→Galdakao

Koldo Candok urrezko domina irabazi du Polizia eta Suhitzaileen Europako Txapelketan

galdakao koldo cando udaltzaina traitloia urrezko domina 2018 cadiz polizia eta suhiltzaileen europako txapelketa

Galdakaoko udaltzaina da Koldo Cando eta Polizia eta Suhiltzaileen Europako Txapelketan ari da parte hartzen. Traitloian urrezko domina irabazi du.

Koldo Cando urrezko dominarekin // Argazkia: Galdakaoko Udala

Galdakaoko udaltzaina da Koldo Cando eta Polizia eta Suhiltzaileen Europako Txapelketan ari da parte hartzen. Candok Triatloi proban hartu du parte eta urrezko domina irabazi du sprint modalitatean, hau da, 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika. Irailaren 22an izan da proba San Roque herrian, Cadizen.

Cadizen ari da ospatzen Polizia eta Suhitzaileen Europako Txapelketa irailaren 21etik 29ra bitartean. Irailaren 25ean txirrindularitzan erlojuz kontrako proban parte hartuko du Candok.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak