→Galdakao

Lau pertsona atxilotu dituzte Galdakaoko enpresa batean lapurreta egitea egotzita

Hiru gizon eta emakume bat atxilotu dituzte Galdakaoko enpresa batetik 6.000 eurotik gorako balioa duten aluminiozko eta kobrezko bi bobina lapurtzeagatik. Gainera, atxilotutako bati bide-segurtasunaren aukako delitu bat ere leporatu diote, gidabaimena atera gabe gidatzeagatik. Gertaerak azaroaren 19an, larunbatez, jazo ziren eguerdi aldera.

Ertzaintza lapurretaren berri izan eta lekura bertaratu ziren. Agenteek instalazioetatik alde egiten ari zen furgoneta batekin gurutzatu ziren, eta ustezko lapurrak izan zitezkeela susmatuta, ibilgailua geldiarazi zuten. Furgoneta miatu eta lapurtutako materiala aurkitu zuten.

Atxilotuek lantegiko sarrerako giltzarrapoa behartu zuten instalazioetara sartzeko, eta gero enpresa inguratzen duen hormaren kontra talka egin zuten bobina astunak errazago kargatu ahal izateko, hainbat kalte eraginez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak