→Galdakao

Argazkiak | Milaka lagunek korrika agurtu dute 2022a, Galdakaoko LII. Gabon Zahar Zirkuituan

Gaur arratsaldean urteko azken kirol proba egin dute Galdakaon: Gabon Zahar Zirkuituaren LII. edizioa

Lasterketa herrikoia // Geuria

Gaur arratsaldean urteko azken kirol proba egin dute Galdakaon Udalaren eta atletismo taldearen eskutik: Gabon Zahar Zirkuitua. 52. edizioa izan dugu aurtengoa eta korrika egitea aitzakia izan da Juan Bautista Uriarte eta Zamakoa kaleetan barrena.

Galdakaoko Gabon Zahar Zirkuitua edo San Silvestrea, gazteleraz, berezia dugu estatu mailan, parte hartzeko orduan aukera kategoria asko eskaintzen dizkielako kirolariei, besteak beste: Eskolarra (1.068mt), Kadeteak (2.128mt), Paralinpiko egokitua (1.068mt), Paralinpikoa ‘kirol trebetasuna’ (2.168mt), Jubenila (2.168mt), Juniorra (4.248mt), Emakumezko seniorra (4.248mt, profesionalentzakoa), Gizonezko seniorra (8.488mt, profesionalentzakoa), Helduak A (4.248mt), Helduak B (4.248mt) eta Herrikoia (4.052mt).

Gaur askotariko korrikalariak ikusi ditugu Galdakaoko errepide nagusiak: profesionalak, amateurrak, gazteak, zaharrak… eta urtero bezala, Spiderman bat, Santa Klausak, printzesak, eskoziarrak… denetarik.

 

Galdakaoko Gabon Zahar zirkuituaren LII. edizioa antolatu dute larunbat honetan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak