Ehunka lagunek parte hartu dute eguerdian Galdakaon Momoak Talde Feministak deitutako manifestazioan, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Plazakoetxen zaintzaren inguruko horma iruditsua margotu ostean, 13:00ak aldera, martxan jarri dira herriko hainbat eragile eta herritar, Iturrondo plazara heldu arte.
Amaierako adierazpenak eman ostean, Bilboko Moyua plazan 19:00etan egin duten deialdia gogorarazi diete parte-hartzaileei. Bilboko manifestazioa 19:30ean hasiko da Jesusen Bihotza biribilgunetik.
