→Galdakao

Metroaren 5. Linearen azterlan informatiboa idazteko kontratua irailera arte luzatu du Jaurlaritzak

galdakao metroa 5 linea

2021eko irailaren 23ra luzatu du Eusko Jaurlaritzak Metroaren 5. Linearen azterlan informatiboa idazteko kontratuaren epea.

2021eko irailaren 23an amaituko da Metroaren 5. Linearen azterlan informatiboa idazteko kontratuaren epea // Geuria

Metroaren 5. Linearen azterlan informatiboa idazteko kontratuaren epea irailera arte luzatu Eusko Jaurlaritzak. “Euskal Trenbide Sareak beste atzerapen bat onartu du Galdakaorako metro linearen informazio-azterlanaren erredakzioan. Irailaren 23an jasoko da”, adierazi du Raul Mendez EH Bilduko Bizkaiko batzarkideak bere Twitter kontuan.

Iazko urrian azterlana 2020. urte amaierarako prest egongo zela adierazi zuen Jaurlaritzak, baina oraindik ere “amaituta ez dagoela” adierazi du Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak: “Eskatutako informazio-azterlanari dagokionez, epea berriz luzatzea erabaki da, eta indarrean dagoen epe berria 2021eko irailaren 23an amaituko da”. Azken aldian zenbaitetan luzatu du epea Eusko Jaurlaritzak: otsailean maiatzaren 23an bukatuta egongo zela adierazi zuen Arriolak.

Podemos-IU taldeko Iñigo Martinezek informazio-eskaera egin zion Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari: “Eusko Jaurlaritzak, erantzun parlamentario batzuetan, honako hau adierazi zuen: “Bilboko metroaren 5. lineari buruzko azterlan informatiboa ez dago amaitura, eta hori idazteko kontratuaren epea 2021eko maiatzaren 23ra arte luzatu da. Aukeratutako alternatiba zehaztu ondoren (behin betiko onartutako aurreko azterlan informatiboan oinarrituta dago), Bizkaibusekin koordinatutako eskari-azterlan berri baterantz eta ospitale-Euskotreenen lineen alternatiben azterlan baterantz bideratu da lan hau”. Beraz, data hori sobera igarota, 5. lineari buruzko azterlan informatiboa eskatzen dugu”. Informazio-eskaera horri erantzun dio Arriolak Mendezi: epe berria 2021eko irailaren 23an amaituko da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak