→Galdakao

Mikel Fernandez galdakoztarrak zuzenduko du BOSa ekainean ‘Gernika 85’ obran

Argazkia: mikelfernandez.eu

Mikel Fernandez orkestra zuzendari galdakoztarrak Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS) zuzenduko du ekainean. Hain zuzen ere, Aitor Etxeberria gernikarrak sortutako ‘Gernika 85’ obra da galdakoztarrak zuzenduko duena. Kontzertua ekainaren 30ean, ostegunez, izango da Bilboko Euskalduna jauregian.

Aurten 85 urte dira faxistek Gernika eta Euskal Herriko hainbat herri bonbardatu zutenetik. Izan ziren erasoen artean Gernikakoa izan da ezagunena. Etxebarriak oso gertukoa du Gernikako bonbardaketa, bere familiako hainbat kidek gertutik bizi izan baitzuten hura. Horregatik sortu du ‘Gernika 85’ eta ekainaren 30ean aurkeztuko du.

Galdakaok, esaterako, 1937ko maiatzaren 19an eraso gogorra jasan zuen: egun hartan bonbek hainbat herritar hil zituen, eta handik egun batzuetara beste herritar bat hil zen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak