→Galdakao

Argazkiak | Mikel Larunbek omenaldi beroa jaso du Galdakaon, profesional gisa jokatu duen azken partidan

Mikel Larunbe galdakoztarrak agur esan dio esku pilota profesionalari non eta bere etxean, Kurtzeko frontoian. Senideak, lagunak, herrikideak, Adiskide Pilota Taldekoak eta pilotari profesionalak bertaratu dira Galdakaoko frontoira eta bakoitzak omenaldia egin dio Larunberi. Arkaitz Estiballes bertsolari galdakoztarrak ere bertsoa bota dio eta udal ordezkariek ere agurrean parte hartu dute.

Pilotari galdakoztarra maila profesionalean (2013-2022) agurtzeko jaialdia antolatu zuen atzo Adiskide Pilota Taldeak. Hiru partida jokatu ziren eta bertan jokatu zuten Beroiz-Ajuria, Bidaurre-Kantxo eta Atutxa-Varela Adiskideko beteranoek, Legorburu-Ibarron eta Carregal-Gorostiaga Adiskideko nagusiek eta Artola-Eskiroz eta Elezkano II-Larunbek (19-22). Jaialdiak emandakoak 80 argazkitan jaso dugu:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak