Pilota jaialdia antolatu dute Galdakaoko Kurtzea frontoian datorren azaroaren 26an Mikel Larunberi (Galdakao, 1993) agur esateko. Kirolari galdakoztarrak agur esango dio pilota profesionalari eta Galdakaoko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu topaketara “herrikide handiari agur profesionala ematerakoan alboan egoteko”.
Agurrerako 3 partida
Jaialdia 18:00etan antolatu du Adiskide pilota elkarteak. Lehenik eta behin elkarteko beteranoak kiniela jokatuko dute pilota bigunarekin: Bertan Beroiz-Ajuria, Bidaurre-Kantxo eta Atutxa-Varela arituko dira.
19:00etatik aurrera Adiskideko nagusien partidak jokatuko dituzte frontoian: Legorburu-Ibarron eta Carregal-Gorostiaga.
Azken partida Artola-Eskiroz eta Elezkano II-Larunberen artekoak izango dira, lau t’erdian.
Sarrerak 5 eta 8 euroko prezioak dituzte (zutik eta harmailan) eta Urreta kiroldegian eskuratu ditzakete interesdunek.
