→Galdakao

Bideoa | Galdakaoko Mintzodromoan 90 lagun inguruk hartu dute parte aurten

Txokolate beroa eta pastekin lagunduta, Galdakaoko AEKko zein Udal Euskaltegietako ikasleak, Eguzkibegi ikastolakoak eta Berbalaguneko kideak izan ditugu Euskaraldia eta Orreaga elkarteko zenbait laguntzailerekin batera aurtengo Mintzodromoan. Elexalde eta Bengoetxe institutukoek hezkuntza legearen aurreproiektuaren kontrako grebarekin eta mobilizazioarekin bat egin dute, “hezkuntza publiko, propio eta euskalduna” aldarrikatzeko, eta ez dira Mintzodromora bertaratu. Hala ere, Asier Martin AEKko irakasle eta Galdakaoko Berbalaguneko dinamizatzaileak adierazi digunez, 90 lagun inguru aritu dira euskaraz Torrezabalen.

Taldeka osatu eta gaur egun pil-pilean dauden gaiak jorratu dituzte parte-hartzaileek: kotxe elektrikoak, izen polemikoak eta osasun mentala. Bertara hurbildu eta familia-giroan argazki batzuk eta bideoa prestatu dugu haiekin, fokuen berotasunean.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak