→Galdakao

Momoak Talde Feministak 50 lagun baino gehiago batu ditu Galdakaon gertatutako bi eraso matxistak salatzeko

Gaur arratsaldean kontzentrazioa antolatu du Galdakaoko Momoak Talde Feministak Galdakaoko Santi Brouard plazan eta 50 lagun baino gehiago gertaratu dira bertara. Helburua azken 7 egunetan herrian gertatutako bi eraso matxistak salatu eta biktimei babesa ematea izan da.

Momoak Talde Feministaz gainera Erabidekoak eta Galdakaoko Elkarlaguntza Sareko kideak egon dira kontzentraziora hurbildu diren herritarren artean. Gaurko mobilizazioak Galdakaoko Udalaren babesa izan du ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak