→Galdakao

Argazkiak | Momoakek ehunka pertsona batu ditu indarkeria matxistaren aurkako manifestazioan, Galdakaon

Gauaren iluntasunean eta bengala gorrien argitasunean ehunka pertsona kalera irten eta Galdakaoko indarkeria matxistaren aurkako manifestazioan parte hartu dute

Bengalak, manifestazioan // Geuria

Gauaren iluntasunean eta bengala gorrien argitasunean ehunka pertsona kalera irten eta Galdakaoko indarkeria matxistaren aurkako manifestazioan parte hartu dute. Momoak Talde Feministak antolatutako martxa Galdakaoko Udaletik irten da “Sistema honetan elkarren artean zaintzea erradikala delako autodefentsa feminista” zioen pankarta buru.

Herriko bazterrak arakatu ostean (eta Galdakaoko Elkarlaguntza Sareako interbentzio baten ondoren) Santi Brouard plazara iritsi dira, udaltzaingo autoek babestuta. Manifestazioaren amaieran komunikatua irakurri eta familia-argazkia egin dute plazan bertan.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak