→Galdakao

Niko Etxart, Liher eta Taberna Ibiltaria izango dira Galdakaoko Musika Bizian jaialdian

Euskal Herritik Niko Etxart eta Hapa Hapa, Liher, Taberna Ibiltaria eta Elektrokela izango ditugu, besteak beste, Galdakaoko Musika Bizian jaialdian // Geuria

Urriaren 28an eta 29an izango da Musika Bizian jaialdiaren zortzigarren edizioa Galdakaon. Iraila bukaeran iragarri bezala, Euskal Herria, Galiza, Katalunia, Gaskoina, Groenlandia, Sardinia eta Transilvaniako musikariak eta luthierrak izango ditugu Iturrondo plazan. Kontzertuei dagokienez, Taberna Ibiltaria (Euskal Herria), Elektrokela elektrotxaranga (Euskal Herria), Xabier Diaz & Adufeiras da Salitre (Galiza), Niko Etxart eta Hapa Hapa (Euskal Herria), Fanfara Transilvania (Transilvania), Nanook (Groenlandia) eta Liher (Euskal Herria) igoko dira Iturrondoko eszenatokira.

Era berean, Luthier azoka ere izango da Iturrondon, baita musika erakustaldiak ere: Andrea Pissu & Giancarlo Seu (Sardinia), Jean Baudoin (Gaskonia), Martí Romero (Katalunia), Carlos Do Viso (Galiza), Ezpela (Berriozar, Nafarroa), Osses Albokak (Otazu, Araba), Jotzen Perkusioak (Zeanuri, Bizkaia), Katxarrismos (Portugalete, Bizkaia), Trintxa Zurlanketa (Galdakao, Bizkaia), Koldo Telleria (Galdakao, Bizkaia) eta Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao, Bizkaia). Halaber, umeentzako tailerrak ere izango dira Iturrondoko karpan, Portugaleteko Txema Perezen eskutik.

Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak antolatzen du urtero Musika Bizian jaialdia 2014tik. Estatu propiorik gabeko herrialdeen arteko jaialdia da. Pandemia garaian ere ez zioten jaialdia antolatzeari utzi, baina kasu horretan, 2020an Euskal Herriko musika taldeek baino ez zuten parte hartu Bizi Musika zikloaren barruan.

Musika Bizian 2022 | Egitaraua

Urriak 28, 29 · Iturrondo plazan (Galdakao)
Sarrera doan

Urriak 28, ostirala
19:00 Kale animazioa: Taberna Ibiltaria
21:00 Kontzertuak Iturrondon:
– Xabier Diaz & Adufeiras da Salitre (Galiza)
– Niko Etxart eta Hapa Hapa (Euskal Herria)

Urriak 29, larunbata
12:00 Luthier azoka, musika erakustaldia eta umeentzako tailerra
19:00 Kale animazioa: Elektrokela
21:00 Kontzertuak Iturrondon:
– Fanfara Transilvania (Transilvania)
– Nanook (Groenlandia)
– Liher (Euskal Herria)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak