→Galdakao

N-634 errepidean biribilgune berria egiteko lanak hasi dituzte, Galdakaon

Obrak uda amaierara arte luzatuko dira, eta hortaz, murrizketak eta errail itxierak izango dira Bilbo eta Galdakao lotzen dituen errepide nagusian.

Obrak gaur hasi dituzte eta uda amaierara arte luzatuko dira // Galdakaoko Udala

Zuhatzu ingurua eraldatzeko lanetan urrats berria eman du Galdakaoko Udalak. Azaroan iragarri bezala, N-634 errepidean biribilgune berri bat egiteko lanak hasi dituzte gaur goizean. Obrak uda amaierara arte luzatuko dira, eta hortaz, murrizketak eta errail itxierak izango dira Bilbo eta Galdakao lotzen dituen errepide nagusian: “Errepidea erabat moztu beharrik izango ez den arren, zati bateko edo besteko trafikoa eten beharko da, txandaka, lanen faseen arabera”, diote udal ordezkariek.

Hain zuzen ere, hiru fasetan burutuko dituzte biribilgune berriko obrak: lehenengo fasean (hiru hilabete inguru) N-634 errepideako bi norabideak bereizten dituen hesia kendu, norabide aldaketa egiteko errepidea baliogabetu eta seinalizazioa margotuko dute lurrean, eta bitartean Bilborako norabideko galtzada trafikoarentzako itxita egongo da (Donostirako norabidean dauden erreiak erabiliko dira joan-etorrietarako); bigarren fasean (sei aste inguru) Donostiarako norabiderakoa den kanpoaldeko erraileko trafikoa Bilborako norabiderakoa den barnealdekora aldatuko dute; eta hirugarren fasean (sei aste inguru) biribilgunea amaituta egongo da ordurako, eta norabide bakoitzeko trafikoa horietako bakoitzaren errail mantsora bideratuko dute.

Errepideko zati bateko edo besteko trafikoa eten beharko dute, lanen faseen arabera // Galdakaoko Udala

“Sei hilabetean etenaldi, norabide aldaketa eta bestelako neurriak izango diren arren, ondoren ingurua lasaitzea ekarriko du. Galdakarako sarrera nagusietako batean ibilgailu gutxitzea eragingo du biribilgune berriak, batez ere Zugatzu auzoko industria enpresetara etengabeko joan-etorrian ibiltzen diren kamioiek sarbide zuzena izango baitute inguru horretara. Plazakoetxera heldu beharrik gabe, Bilbotik datorren errepide nagusitik Zugatzura zuzenean iritsi ahalko dute bai kamioiek, bai bertako bizilagunek, Galdakao erdiraino joan behar izan gabe. Hartarako, ibaia zeharkatuko duen zubia ere egingo da”, diote udal ordezkariek.

Bengoetxeko presa txikia eraitsi du URAk, Ibaizabalen ahalmen hidraulikoa hobetzeko obretan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak