Olentzero eta Mari Domingi Galdakaora iritsi dira gaur! Torrezabalen izan dira galtzagorriekin batera eta umeak eta gaztetxoak agurtu dituzte. Denok batera ‘Hator, hator’ eta ‘Olentzero’ bezalako kantuak abestu dituzte, Ad Libitum elkarteko txistulariez lagunduta. Bihar, abenduak 24, berriro aterako dira kalera eta kalejira egingo dute Galdakaotik zehar, Basajaun lagun dutela. Eurekin berba egiteko aukera izan dugu GEURIAn. Begira, begira, zer kontatu diguten!
