→Galdakao

Galdakaoko Oxabi taldeak bere lehen abesti propioa kaleratu du: ‘Espero dena’

Galdakaoko Oxabi erromeria taldeak pauso berri bat eman du bere ibilbidean, eta abesti propio bat kaleratu du gaur: ‘Espero dena’.

Oxabi taldea // Argazkia: Gaizka Peñafiel

Galdakaoko Oxabi erromeria taldeak pauso berri bat eman du bere ibilbidean, eta abesti propio bat kaleratu du gaur. Taldearen lehendabiziko abesti propioak ‘Espero dena’ du izena, “jendarteari -eta bereziki gazteriari- alaitasuna, positibismoa eta norbere buruan sinisteko indarra eskaintzeko asmoz”, diote: “Komunikabideak piztea baino ez dago munduan egunero gertatzen diren ezbeharrez ohartzeko, eta horrek gazteengan ere eragin zuzena duela uste dugu Oxabiko zazpi kideo. Izan albiste txarrak direlako, zure ingurukoek zugandik espero dutena ez zarelako edo Sare Sozialen bitartez gure buruari exijitzen diogun irudiaren exijentzia maila altua delako, oso tarte gutxi geratzen zaizkigu bakoitza den horretaz gozatzeko”.

Oxabi erromeria taldeak 2006an hasi zuen bere ibilbidea, eta ordutik Euskal Herriko eta hemendik kanpoko hainbat tokitan eman dituzte kontzertuak: “Hamahiru urteko ibilbide luze honetan, taldeak beti jo eta kantatu izan ditu besteen lanak, noski, horretan oinarritzen direlako erromeria taldeak, baina oraingoan kantu propio batekin ausartu gara”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak