Sareak

☉ Galdakao

Pedro Asua Zubiaur galdakoztarraren gorpuzkiak izan litezkenak desobiratu dituzte Jakan

Aranzadi Zientzien Elkarteak, Galdakaoko Udalarekin eta Josu Larrea senidearekin 1938an fusilatua izan zen 21 urteko Pedro Asua Zubiaur galdakoztarraren gorpuzkiak izan litezkeenak aurkitu eta desobiratu dituzte Jakan: “Aranzadik egingo duen ADN frogaren emaitzen zain geratu dira familia eta Udala 1938an Jakan fusilatu zuten 21 urteko gaztearen gorpuzkiak Galdakaora ekartzeko”, azaldu dute Galdakaoko Udaleko ordezkariek.

|

Iñigo Hernando eta Jakan egindako desobiraketan parte hartu duten pertsonak // Geuria

Aranzadi Zientzien Elkarteak, Galdakaoko Udalarekin eta Josu Larrea senidearekin 1938an fusilatua izan zen 21 urteko Pedro Asua Zubiaur galdakoztarraren gorpuzkiak izan litezkeenak aurkitu eta desobiratu dituzte Jakan: Aranzadik egingo duen DNA frogaren emaitzen zain geratu dira familia eta Udala 1938an Jakan fusilatu zuten 21 urteko gaztearen gorpuzkiak Galdakaora ekartzeko, azaldu dute Galdakaoko Udaleko ordezkariek.

Aragoiko hirira egindako azken bisitan gorpua aurkitu eta hobi komunetik atera du Aranzadiko lan talde batek Lourdes Herrastiren zuzendaritzapean eta Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea, Ander Aperribai historialaria, Josu Larrea iloba txikia lanetan laguntzen izan dira. Bertan ere Juan Manuel Ramon Jakako alkatea izan da, lanak ikusten.

Desobiratze lanak joan den ostegunean hasi zituzten Jakako hilerriko hobi komun batean. Jakako Círculo Republicanoko hainbat kideren lanak eta hilerriko lurperatzaile izandako datuen bilketak aztertu dituzte lan hauek egin ahal izateko. Horiekin batera, Galdakaoko Udalak Ander Aperribai historialaria kontratatu zuen eta Pedro Asuaren gorpuzkiak hilerriko hobi komun batean egon zitezkeela ondorioztatu zuten.

Lourdes Herrasti // Galdakaoko Udala

2005etik borrokan

Josu Larreak 2005ean jakin zuen bere osaba Aragoiko hirian fusilatu zutela eta momentu hartan bilaketa lanei ekin zion. 2019an Galdakaoko Udala galdakaoztarraren gorpuzkiak herrira bueltatzeko lanetan hasi zen, familiako nahiei kasu eginez  (Josu Larreak hala eskatuta) eta iazko abenduaren 10ean lehen hurbilketa egin zuten Jakara Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak, Ander Aperribaik, Josu Larreak eta Kepa Lizarragak Galdakaoko Gogorako ordezkariak: Asuaren gorpuzkiak dauden lekua ikusi zuten. Jakako alkatearen baimena lortu zen orduan, Aragoiko Gobernuarena ere bai ostean, eta lanekin jarraitu zen”, nabarmendu dute Galdakaoko Udaletik.

Arakatutako hobian hainbat eskeleto topatu dituzte, eta horien artean “25 urtetikbeherako gazte baten gorpuzkiak” ageri ziren ertz batean. Horiek omen dira Asuarenak. Erregistro liburuaren arabera, aldamenean beste gizonezko gazte baten gorpuzkiak zeuden, eta jarraian beste birenak, bata bestearen gainean: Azken bi hauenak bata bestearen gainean, jaurtiak izan ziren seinale“.

Identifikazioa bukatzeko gorpuzkiaren lagina hartu eta bizirik dirauen Begoña Larrea Asuaren ilobaren laginarekin alderatuko dute. Senidetasuna baztertzen ez badu, Galdakaora ekarriko dituzte gorpuzkiak, hilerriko gune berezitu batera: “Asuaren familiarenak ziren orain Elexaldeko hilerria denaren lurrak, eta, Pedro seme bakarra izanik, bereak liratekeen lur horietara itzultzea esan nahiko luke“.

Gorpuzkiak // Galdakaoko Udala

21 urterekin fusilatua

Pedro Asua Zubiaur (Galdakao, 1916 – Jaca, 1938), Gerra Zibila hasi eta Izquierda Republicanarekin frontera boluntario bezala joan ostean, 1937ko ekainean Frankistek Bilbo hartu zutenean Aragoira erman zuten preso. Bertan bortxazko lanak egin zituen eta salaketa bat tarteko heriotz zigorra jarri zion Tribunal Militar batek. Kanposantuaren aldamenean fusilatu eta izenik gabe hobi komun batean lurperatu zuten. 21 urte zituen Asuak.

Momentura egindako lana “emankorra” bezala definitu dute Galdakaoko Udaletik eta zirkulua itxiko delakoan daude ordezkariak: “Abiapuntu bat ere izango dela esan liteke. Izan ere, lehen aldia da Jakan exhumazio bat egiten dena eta hilerriko hobi komunetan lurperatuta dauden gainontzeko fusilatuen senideei ate bat zabaldu diela seguru daude Jakako kideak. Dagoeneko hainbat familia hasi dira aukera aztertzen, eta, Galdakaoko alkateari Jakan bertan jakinarazi diote dagoeneko senide batek eskatu duela hitzordua Jakako alkatearekin, bere aititeren desobiratze lanei ekin diezaien eskatzeko“.

 

☉ Galdakao

Argazkiak / Harrobia osasuntsu dagoela erakutsi dute Bengoentxeko goitibehera lasterketan

|

Parte hartzaileak, irteera hartzeko zain // Geuria

Bengoetxeko jaietan kirolari egin diote tartea gaur goizean, eta auzoko aldapak baliatuz goitibehera lasterketa ospatu dute.

Argi geratu da etorkizuna ziurtatuta dagoela, partaide gehienak oso gazteak izan baitira (bihotz gazteko heldu gutxi batzuk tarteko). GEURIA gidarien trebeziaren testigu izan da, hona hemen irudi onenak!

 

Osorik irakurri

☉ Galdakao

‘Herritik herrira’ doako kontzertua eskainiko du gaur Da Capo bandak Galdakaon

|

Gaurko kontzertua Kurtzeko plazan izango da, doan // Geuria

‘Herritik herrira’ udako kontzertua eskainiko du gaur, uztailak 18, Da Capo bandak Galdakaoko Kurtzeko plazan. Kontzertua 19:30ean hasiko da.

Bandako arduradunek adierazi dutenez, “guztiontzako ezagunak diren abesti herrikoiak” eskainiko dituzte, hala nola, Txoriak Txori edo Furra Furra: “Publikoak bandarekin abestea da nahia”, diote.

Abesti herrikoiez gain, ‘Piratas del Caribe’ edota ‘Second Suite Host’ piezak gehituko dizkiote kontzertuari, “errepertorioari kolore desberdinak gehitzeko”, diote.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Folklore Bizian jaialdiak Tanzaniako eta Boliviako dantzak eta musika ekarriko ditu Hego Uribe eskualdera

|

Andra Mari Dantza Taldeko, Tanzaniako Lumumba taldeko eta Galdakaoko Udaleko ordezkariak gaur, prentsaurrekoan // Geuria

Folklore Bizian jaialdiaren 37. edizioari hasiera emango diote gaur, uztailak 16, Galdakaon.

Aurten Tanzaniako Lumumba eta Boliviako Manuel Acosta taldeen dantzak eta musika ikusi ahal izango ditugu.

Galdakaon jaialdiaz gozatu ahal izango da uztailaren 16an eta 17an, baina ez da leku bakarra izango. Izan ere, Usansolon, Sopelan, Areatzan eta Arrigorriagan ere izango da jaialdia.

Tanzaniako eta Boliviako taldeez gain, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak (jaialdiaren antolatzailea) eta Usansoloko Oinarin Dantza Taldeak ere parte hartuko dute.

Halaber, Galdakaoko Ad Libitum Txistu Bandak ere parte hartuko du jaialdian, Andra Mariko dantzariak laguntzen, jaialdiko lehen saioan (gaur; egitaraua osorik albistearne amaieran).

Egitaraua / Folklore Bizian 2024

Uztailak 16, asteartea
20:30 Galdakao, Kurtzeko plaza
– Lumumba (Tanzania)
– Manuel Acosta (Bolivia)
– Ad Libitum (Galdakao)
– Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)

Uztailak 17, asteazkena
20:30 Galdakao, Kurtzeko plaza
– Manuel Acosta (Bolivia)
– Lumumba (Tanzania)

Uztailak 18, osteguna
20:00 Usansolo, Unkina kiroldegia
– Oinarin Dantza Taldea (Usansolo)
– Lumumba (Tanzania)
– Manuel Acosta (Bolivia)

Uztailak 19, ostirala
20:00 Sopela, Urgitxieta plaza (Larrabasterra)
– Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
– Lumumba (Tanzania)
– Manuel Acosta (Bolivia)

Uztailak 21, igandea
20:00 Areatza, frontoia
– Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
– Lumumba (Tanzania)
– Manuel Acosta (Bolivia)

Uztailak 22, astelehena
20:30 Arrigorriaga, kiroldegia
– Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
– Lumumba (Tanzania)
– Manuel Acosta (Bolivia)

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Programa / Bengoetxeko jaiak 2024

|

Uztailaren 19tik 21era bitartean izango dira Bengoetxeko jaiak, Galdakaon // Geuria

Uztailaren 19tik 21era bitartean izango dira Bengoetxeko jaiak, Galdakaon. Goitibehera jaitsiera, bingo herrikoiak, bizikleta martxa umeentzat, mus eta briska txapelketak eta herri bazkaria antolatu ditu Jai Batzordeak.

Egitaraua / Bengoetxeko jaiak 2024

Uztailak 19, ostirala
19:00 Pregoia eta txupinazoa
19:00 Kalejira, txistulariekin eta buruhandiekin
19:30 Sardina-jan herrikoia
20:30 Erromeria: Joxe Mendizabal
21:30 Bingo herrikoia
22:15 Erromeria: Joxe Mendizabal
23:15 Bingo-potea
00:00 DJ Viktor Cordoba

Uztailak 20, larunbata
10:30 Bizikleta martxa auzotik umeentzat
11:30 Bizikleta ginkana umeentzat
13:00 Apar festa
13:00 Pintxo-potea txosnan
13:30 Txistu, trikitixa, panderoa eta buruhandiak
16:00 Mus eta briska txapelketak
17:30 Ponpa tailerra: Yato
18:30 Umeentzako jarduerak Rigor Mortis taldearen eskutik
20:00 Bingo herrikoia
21:00 Dantzaldia: DJ Zirkin
23:00 Bingo-potea
00:00 Disko Festa Sound DJ: 80-90 hamarkadetako musika

Uztailak 21, igandea
10:30 Goitibehera jaitsiera La Trokako aldapatik
11:00 Meza
13:00 Bengoetxe Kantari
14:30 Herri bazkaria: paella, postrea eta edaria. Txartelak salgai Jubiletxean
15:30 Kantu zaharren saioa eta erromeria Joxe Mendizabalekin
18:00 Herri Kirolak
20:00 Jaien amaiera

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Santakurtzak 2024 / Hauek dira Galdakaoko jaietako kartel lehiaketako irabazleak

|

Irailaren 13tik 22ra bitartean izango dira Galdakaoko jaiak. Kontzertuak zeintzuk izango diren duela bi hilabete iragarri zuen Udalak, eta atzo kartel lehiaketako irabazleak.

Santakurtzak iragartzeko kartel irabazlea Ugaon bizi den Laia Becerra Martinez santutxuarrak egin du: ‘Mozoilo jaia’.

 

Bigarren saria Alonsotegiko Patricia Ortega Antolinek irabazi du:

 

Endika Garcia Muñiz galdakoztarrak tokiko saria irabazi du:

 

Eta haurren kategorian, Malen Goikoetxea Ametzazarrak, Nahia Cardamo Sainzek eta Janire Rios Ortegak egindako kartelek irabazi dute lehiaketa:

Malen Goikoetxearen lana // Galdakaoko Udala

Nahia Cardamoren kartela // Galdakaoko Udala

Janire Riosen lana // Galdakaoko Udala

Osorik irakurri