→Galdakao

Bideoa | Nola esan 1.109 perretxikoren izenak euskaraz?

Jose Maria Mintegi Zubiaurren Perretxikoen izenak euskeraz liburuaren aurkezpena egin dute gaur Galdakaon, herriko Jardunaldi Mikologikoen asteko plangintza kaleratzearekin batera. Aurkezpenean, udal ordezkariek, Mintegik berak eta Juan Manuel Etxebarria filologo eta euskaltzaleak (arlo linguistikoan eta etnografikoan laguntzaile) azaldu dituzte lanaren nondik norakoak.

Autoreek argitalpenak herriarentzako duen balioa azpimarratu nahi izan dute: balio mikologikoa, alde batetik, eta etnografikoa zein linguistikoa, bestetik. Publikazioak, izan ere, herrietan erabiltzen diren formak batu eta “galdu baino lehen” idatzita uzteko balioko du, betiere euskararen adierazgarri nagusi den dialektologiari ekarpena eginez: perretxikoen izen bakoitza nola erabiltzen den azaltzen du, hiztunen jatorriaren arabera.

Galdakaoko Udalak liburuaren 150 ale inguru banatuko ditu. Eskoletan, liburutegietan zein adinekoen etxeetan egongo dira eskuragarri hala nahi duenarentzako.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak