→Galdakao

Gatibu, Zetak, Skakeitan eta Sua izango dira Galdakaoko Santakurtzak jaietan

Zetak, Skakeitan eta Sua galdakoztarrek aukeratu dituzte bozketa bidez // Argazkiak: Andoaingo Udala eta @zama_247

Irailaren 9tik 18ra bitartean izango dira Galdakaoko jaiak. Oraindik Jai Batzordeak ez du egitaraua publiko egin, baina dagoeneko zein kontzertu izango diren aurreratu dute: Skakeitan, Zetak eta Sua. Irailaren 9an, 10ean eta 16an joko dute, hurrenez hurren, Ardanza parkean. Bestetik, irailaren 17rako kontzertu nagusia hautatu dute Jai Batzordeak eta Udalak: Gatibu. Era berean, herriko musika taldeek ere joko dute Santakurtzetan: Kaserna, Semejantes, Koiu eta Crazy World.

Lehenengo hiru kontzertuak herritarrek aukeratu dituzte. Parte-hartze prozesua zabaldu zuen apirilean Udalak: lehendabizi proposamenak egin zituzten herritarrek zehazki, 68—, eta balorazio teknikoa egin ondoren, bederatzi talde igaro ziren bozketa fasera. Bederatzi talde horietatik Skakeitan, Zetak eta Sua aukeratu dituzte herritarrek.

Hauek izan dira bozketako emaitzak: irailaren 9ko kontzerturako Skakeitan taldeak 117 boto izan ditu, Skabidean taldeak 32 boto eta Liher taldeak 23 boto; irailaren 10eko kontzerako Zetakek 110 boto, Los de marras taldeak 65 boto eta Califato 3/4 taldeak 22 boto; eta irailaren 16ko kontzerturako Suak 94 boto, La Furiak 26 boto eta J. Martinak 25 boto.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak