Sareak

☉ Galdakao

Programa / Galdakaoko jaiak 2024

Ostiral honetan hasiko dira Galdakaoko jaiak! Irailaren 13tik 22ra bitartean mota guztietako 160 jarduera antolatu ditu Jai Batzordeak

|

2023ko txupinazoa // Geuria

Ostiral honetan hasiko dira Galdakaoko jaiak! Irailaren 13tik 22ra bitartean mota guztietako 160 jarduera antolatu ditu Jai Batzordeak. Hona hemen denak hurrenez hurren:

Egitaraua / Galdakaoko jaiak 2024

Irailak 13, ostirala

19:00 Jaietako desfilea Plazakoetxetik udaletxera (Juan Bautista Uriarte kalea)
20:30 Pregoia eta txupinazoa udaletxetik
20:40 Diskofesta DJ Txurru Kurtzeko plazan
21:00-00:00 Indarkeria matxitastaren gunea Iturrondo plazan
21:15 Pilota partida profesionala Kurtzea frontoian
22:30 Triziklo lasterketa Lapurdi Aparkalekuan
22:30 Kontzertua Akeer eta Mago De Oz Ardanza Lehendakariaren parkean
01:30 DJ Fest Victor DJ, Low B eta  Aitor Piornedo Ardanza Lehendakariaren parkean

Irailak 14, larunbata

09:00-18:00 Tenis eta Padel Txapelketak Zuhatzuko pistetan
11:00 Paella Txapelketa Plazakoetxen
11:00 Skate Txiki Txapelketa Zuhatzuko skate parkean
11:00 Argazkilaritza Txapelketa Lehendakari Agirre plaza
11:30 Bolei Txiki Muguruko landan
11:30-14:00 Jolas eta Sormen Parkea Urreta eskolan
12:30 Bizkaiko sokadantza (meza ostean) Andra Mari eliza aurrean
13:00 Da Capo Galdakaoko musika banda Kurtzeko plazan
13:00 Kalejira Usgaldu taldearekin
16:00 XI.Igoera herrikoia Elorritxuetara mendiko bizikletan Kurtzea plazatik
16:00 Skate txapelketa Zuhatzuko skate parkean
17:00-19:30 Jolas eta sormen parkea Urreta eskolan
17:00 Ohe lasterketa Juan Bautista Uriarte kalean
18:00 Kale antzerkia Santi Brouard plazan (euriarekin Gandasegin)
18:30 Boleboi Txapelketa Muguruko landan
19:00 Pilota partidak Kurtzea frontoian
20:00 Dantza Alardea Kurtzeko plazan
20:00 Boxeo Gaua Urretako kiroldegian
22:30 Zaku lasterketa Santi Brouard plazan
22:30 Kontzertua  Ardanza Lehendakariaren parkean :M.Sanchez-Rally48 (bertoko taldea) eta Bulego
21:00-00:00 Indarkeria matxitastaren gunea Iturrondo plazan
23:30 Tribut Abba orkestra Muguru kalean

Irailak 15, igandea

09:00 10. Igoera Gangurenera Gipuzkoa kaletik
09:00-14:00 Tenis Txapelketa Zuhatzuko pistetan
11:00 Arantzelaira igoera eta Txitxiburduntzia
11:00 Areto dantzen tailerra Ardanza Lehendakariaren parkean
11:30-14:00 Jolas eta sormen parkea Urreta eskolan
13:00 Kalejira Usgaldu taldearekin Urreta eskolan
16:00 Goitibehera lasterketa Elexalden
16:00 Petanka txapelketa kuadrilentzat  Zuhatzuko skate parkean
17:00 – 19:00 Orienting eta aurpegi margoketa Kurtzeko plazan
17:00-19:30 Jolas eta sormen parkea Urreta eskolan
18:00 Atxipielagoa zirkua Muguruko landan
18:00 Landare galduaren bila Iturrondo plazan
18:30 Areto dantzako txapelketa Ardanza Lehendakariaren parkean
19:00 Udako Emakumeen Esku Pilotako Txapelketa Kurtzea frontoian
20:00 Bertso jaialdia Kurtzeko plazan
21:30 Dantza eta musika palestinarra Ardanza Lehendakariaren parkean

Irailak 16, astelehena

10:00-14:00 Parkour tailerra eta erakusketa Muguruko landan
10:00-14:00 Skate tailerra Zuhatzuko skate parkean
11:30-14:00 Jolas eta sormen parkea Urreta eskolan
13:00 Boleroak Doble G taldearekin Kurtzeko plazan
16:00 Mus txapelketa Iturrondo plazan
16:00-20:00 Skate tailerra Zuhatzuko skate parkean
17:00 Paddle Surf Txapelketa Elexaldeko igerilekuan
17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak Zabalganen
17:00-19:30 Jolas eta sormen parkea Urreta eskolan
17:30 Eskolarteko Pilota partiduak Kurtzea frontoian
18:00 Familientzako herri kirolak Iturrondo plaza
18:00 Herri barneko memoria bisita gidatua Kurtzeko plazan
19:00 Yo y mis circunstanscias monologoa Kurtzeko plazan
19:00 Kalejira Usgaldu taldearekin
19:30 Buruhandiak Berezikoetxen
21:00 Film laburren festibala Kurtzeko plazan

Irailak 17, asteartea

11:30 Adinekoen Olinpiadak Kurtzeko plazan
16:00 Igel Txapelketa Iturrondo plazan
17:00 Umeentzako ludoteka, makilaje eta ileapaindegi tailerra Berezikoetxen (euria balego Urreta eskolan)
17:00 Umeentzako eta gazteentzako parkea Urreta parkean (euria balego urreta eskolan)
17:00 Gaztetxef Plazakoetxen
17:00 Moto txikien lasterketa Gandasegin
17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak Zabalganen
17:30 Bolo nordikoak Iturrondo plazan
17:30 Eskolarteko pilota partiduak Kurtzea frontoian
18:00 Artiluso kale antzerkia Santi Brouard plazan  (euria eginez gero Gandasegin)
18:00 Aurpegi margotzea Iturrondo plazan
18:00 Hanburgesa txapelketa Muguruko landan
18:00 Dantza erakustaldia Kurtzeko plazan
18:00 Kalejira Máximo Moreno musika eskolatik
19:00 Txokolatada Iturrondo plazan
19:00 Kalejira Usgaldu taldearekin
19:30 Talentu txapelketa Iturrondo plazan
19:30 Buruhandiak Berezikoetxen

Irailak 18, asteazkena

14:00 Adinekoen jaia herri bazkaria Kurtzeko plazan
17:00 Umeentzako ludoteka, makilaje eta ileapaindegi tailerra Urreta parkean (euria eginez gero Urreta eskolan)
17:00 Jolas mitologikoak Berezikoetxen (euria eginez gero Urreta eskolan)
17:30 Eskolarteko pilota partiduak Kurtzea frontoian
18:00 Eraitsi S.L kale antzerkia Santi Brouard plazan  (euria eginez gero Urreta eskolan)
18:00 Ingurumenari buruzko tailerra Iturrondo plazan
18:00 Kalejira Máximo Moreno Musika eskolatik
18:30 Kale animazioa Adiskide fanfarrearekin
19:00 Ztandap Muguruko landan (euria eginez gero Gandasegi)
19:00 XII. Play back lehiaketa Ardanza Lehendakariaren parkean
19:00 Kalejira Usgaldu taldearekin
19:30 Buruhandiak Berezikoetxen

Irailak 19, osteguna

16:30 Txikitenis (6-12 urte) urreta eskolan
17:00 Umeentzako parkea eta makilaje tailerra urreta parkean
17:00  Zelai errea iturrondo plaza
18:00 Haurren desfilea ‘insects’ ikuskizun ibiltaria kurtzeko plazatik
18:00 Bisita gidatua ‘burdin hesia’ kurtzeko plaza
18:00 Tortilla txapelketa zabalean
18:00 Erreleboak iturrondo plazan
18:30 Kale animazioa adiskide fanfarrea
18:30 Kutxa dorrea urreta eskolan
19:00 Haur berbena ardanza lehendakariaren parkean
19:00 Kale antzerkia ‘plaza’ Muguruko landan
19:00 kalejira Usgaldu taldearekin
19:00 Abesbatzen kontzertua Kurtzeko plazan
19:30 Buruhandiak Berezikoetxen
23:30 Kuleroen eta galtzontziloen lasterketa Iturrondo plazatik

Irailak 20, ostirala
Mozorro-eguna. Gaia: zirkua.

16:00 Zentzumen-txapelketa. Iturrondo plazan
17:00-20:00 Haurrentzako ludoteka. Berezikoetxen
17:30 Splash Elexaldeko igerilekuan.
17:30 Eskola-pilota partidak. Kurtzeko pilotalekuan
17:30 Zinema kalean. “Dragonkeeper”. Urreta eskolan
18:00 Fashion Day. Iturrondo plazan
18:00 Saskibaloia: Euskal Kopa, LF Challengea, Emakumezkoen 2. liga Urreta kiroldegian
19:00 “Konpasean” kale-antzerkia. Muguruko Landan
19:00 Azteka mariatxia. Flor Fernández. Kurtzeko plazan* 19:00 Galdakadak. Santi Brouard plazan.
19:00 Kalejira
19:00 Pilota partidak, Kurtzea pilotalekuann
19:30 “Juan Palomo heldu da!” kale antzerkia, Urreta eskolan
20:00 Zinema Kalean “Momiak”  Urreta Eskolan
20:00-23:00 Mozorro lehiaketa. Iturrondo plazan eta Zizpa txosnan
21:00 Zusko Zezena Muguruko Landatik
21:30 Kale animazioa Santi Brouard plazan
22:00 Flan jana Santi Brouard plazan
22:30 Patricia Reckless & The Pushermen eta Tremenda Jauría taldeen kontzertua Ardanza Lehendakariaren plazan
01:30 Mozoilo 90s party Ardanza Lehendakariaren plaza.

Irailak 21, larunbata

09:00-14:00 Open Petanca Zuhatzu skate parkean
09:00-18:00 Tenis txapelketak Zuhatzuko pistetan
10:00 Marmitako lehiaketa Iturrondo plazan
10:30 54. txirrindularitzako Santa Kruz saria Juan Bautista kalean
11:00 Kalejira
11:30-14:00 Haurrentzako abentura parkea Urreta ikastetxean
12:00 Kale animazioa Urreta ikastetxean
13:30 Larrain dantza taldea Iturrondo plazan
15:00 Bazkari herrikoia  Jantzi tradizionalen lehiaketa, bertsolariak eta erromeria Kurtzeko plazan
17:00-19:30 Haurrentzako abentura parkea Urreta ikastetxean
17:00 Taekwoondo tailerra Urreta eskolan
18:00 “Magia mundiala”. Eleder Magoa Santi Brouard plazan
18.30 Herri kirolak Lapurdiko aparkalekuan
19:00 “Dale Ramón” kale antzerkia Muguru Landan
19:00 Pilota partidak Kurtzea pilotalekuan
20:00 “Queen. Show must go on “. Da Capo musika band Kurtzeako plazan
20:30 Aretoko dantzen erakustaldia Urreta kiroldegian
22:30 Kobertzaleak eta Zea Mays taldeen kontzertua Ardanza Lehendakariaren plazan
23:30 Versus orkestra Muguru kalean

Irailak 22, igandea

09:00-14:00 Tenis eta padel txapelketa. Zuhatzuko pistetan
10:30 Nekazaritza-azoka Lehendakari Agirre plazan
11:30-14:00 Haur eta gazteentzako jolas parkea Urreta Parkean
11:30 Artzain txakurren txapelketa Ardanza Lehendakariaren plazan
12:00 Kale animazioa
12:00 Erraldoi eta buruhandien desfilea Santi Brouard plazatik.
12:00 Saskibaloia: Euskal Kopa, LF Challengea, Emakumezkoen 2. maila Urreta kiroldegian
13:00 Apar festa Lehendakari Agirre plazan
13:00 Txistuen alardea Kurtzeko plazan
17:00-19: 30 Haur eta gazteentzako jolas parkea Urreta parkean
17:00 Pala profesionaleko partidak Kurtzea pilotalekuan
17:30 Txitxarriloa eta dantza-pausuak Ardanza Lehendakariaren Parkean
18:00 Herri kirolen erakustaldian
19:00 Clown: “Just an ordinary day” eta “Blath flop”. Muguruko Landan
20:00 Jaien amaiera eta koadrilen lehiaketako sarien banaketa Kurtzeko plazan

☉ Galdakao

Galdakaon ondutako ‘Bi baso bat ur’ antzezlana estreinatuko dute ostegunean Torrezabal Kultur Etxean

Otsailaren 19an izango da estreinaldia Torrezabalen. Ondoren, Euskal Herri osotik bira egingo dute

|

Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez eta Iraia Elias aktoreek antzezten dute obra // Argazkia: Metrokoadroka Kolektiboa

Metrokoadroka Kolektiboa Galdakaon eta Torrezabalen bertan ontzen aritu den ‘Bi baso bat ur’ antzezlana estreinatuko dute otsailaren 19an, ostegunez, Torrezabal Kultur Etxean (19:00).

Sarrerak salgai daude 6 euroan. ‘Geuretik Sortuak’ programari esker garatu dute antzezlana Galdakaon.

Torrezabaleko estreinaldiaz gero, bira egingo dute Euskal Herri osoan zehar.

Urtarrilean Torrezabaleko programazioa aurkeztu zuen Galdakaoko Udalak, eta aurkezpenean Edurne Azkarate antzezlanaren zuzendaria eta Oier Guillan antzerkigilea izan ziren. GEURIAn azaldu zituzten antzezlanaren nondik norakoak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Kickboxing topaketa izango da bihar Galdakaoko Urreta kiroldegian

Amauteur mailako eta maila profesionaleko borrokalariak izango dira biharko topaketan. Sarrerak salgai daude 25 eta 50 euro artean

|

Guztira 16 borrokaldi egongo dira: amateur mailako 10 eta profesional mailako 6 // Argazkia: BYB BYB, Pexels

Euskal Herriko eta nazioarteko borrokalari onenetakoak bilduko dira bihar, otsailak 14, Galdakaon: Kickboxing topaketa izango da Urreta kiroldegian.

Borrokaldiak 17:00etan hasiko dira: ekitaldia amateur mailako saioekin hasiko da. Guztira 10 borroka izango dira, hiru roundera, bakoitza bi minutuko iraupenarekin. Kategoria honetan, parte hartzaileek babes ofizialak erabiliko dituzte: zango babesa, kaskoa, eskularruak eta aho babesa.

Ondoren, 20:00etan borroka profesionalen txanda izango da. Kasu honetan, 6 borroka izango dira, hiru roundera, bakoitza hiru minutukoa. Borrokalariek ez dute babesik erabiliko borroka horietan.

Sarrerak salgai daude 25 eta 50 urte bitartean MFC Championship webgunean, Etxebarriko Elite gimnasioan eta Urreta kiroldegiko leihatilan.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko auzoak hobetzen jarraitzeko eta proposamen berriak definitzeko bilerak deitu ditu Udalak

‘Auzotik Galdakao’ proiektuaren barruan sei bilera ireki deitu ditu Udalak, proposamenak egokitzeko, lehentasunak definitzeko eta neurri berriak erabakitzeko

|

Otsaila eta martxoa bitartean izango dira bilerak // Galdakaoko Udala

Auzoetan egindako aurrerakuntzak aztertzeko eta hobekuntza proposamen berriak definitzeko ‘Auzotik Galdakao’ proiektuaren barruan sei bilera ireki deitu ditu Udalak.

Eremuka banatuta, egun hauetan izango dira bilerak: Upomendi, Zuhatzu, Bengoetxe, Troka eta Ergoien eremuko (laugarren eremua) kontseilua otsailaren 12an batuko da 18:30ean Ostalaritza Eskolan; Aperribai, Olabarrieta, Txistulanda eta Jugu auzoetako (lehenengo eremua) bilera otsailaren 17an 18:30ean izango da Olabarrietako pertsona nagusien lokalean; Urreta, Urtebieta, Tximelarre Goikoa eta Zuhatzaurre auzoetako (bigarren eremua) bilera otsailaren 18an 18:00etan izango da Urreta 2ko areto nagusian; Berezikoetxe eta Zabalea auzoetako (seigarren eremua) kontseilua otsailaren 19an bilduko da 18:30ean udaletxean; Galdakaoko landa eremua (hirugarren eremua) otsailaren 25an 18:30ean udaletxean; eta Zabalgane, Kurtzea eta Tximelarre Bekoa auzoetako (bosgarren eremua) bilera martxoaren 4an 18:30ean izango da udaletxean.

“Bilerak proposamenak egokitzeko, proiektuen lehentasuna definitzeko eta auzo bakoitzean beharrezkoak diren neurriak modu zehatz eta adostuetan erabakitzeko balioko dute. Bertan, herritarrak, gizarte eragileak eta udal teknikariak eta politikariak elkarlanean arituko dira, Galdakao herri parte hartzaileagoa eta konektatuagoa izan dadin”, diote udal ordezkariek.

Bilerak publikoak dira, baina bertaratzeko interesa dutenek abisua eman behar dute 688 830 479 telefono zenbakira deituz edo partaidetza@galdakao.eus helbide elektronikora idatziz.

Auzoen garapen integrala eta orekatua

Auzoen garapen integral eta orekatua sustatzeko asmoz, ‘Auzotik Galdakao’ dinamika jarri zuen martxan Udalak 2023an.

Dinamikarekin hasteko bi eremu hartu zituzten udal ordezkariek: alde batetik, Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai Zaharra eta Jugo (lehenengo eremua); eta bestetik, Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta (bigarren eremua).

Eta, horien ostean, herri osora zabaldu zuen dinamika Udalak, hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren eremuak gehituz.

“Une honetan, eremu guztiak estrategiaren ezarpen eta garapen fasean daude: lehenengo eta bigarren eremuak 2023ko martxoan hasi ziren lanean, eta hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren eremuak, berriz, 2024ko otsailean. Kontseiluak eratu zirenetik jarduera desberdinak egin dituzte etengabean, eta orain proposamen horiek gauzatzeko bidean daude”, diote udal arduradunek.

Auzotik Galdakao proiektuaren bidez, Udalak auzo bizidun eta parte hartzaileagoekin duen konpromisoa berresten du, herritarren eta administrazioaren arteko elkarlana indartuz eta horrela herri osoan bizi kalitatea hobetuz.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko auzoetan hobekuntzak “etengabeak” direla esan du gobernu taldeak, PSEren kritikei erantzuna emanez

“Gobernuaren kuadeaketaren irudi ezkorra marraztu nahi dute eta uste dugu hori ez dela errealitateak islatzen duena”, esan dute EH Bildu, Auzoak eta UHko ordezkariek

|

EH Bilduk, Auzoakek eta UHk 2023an gobernu-akordioa sinatu zuteneko irudia // Geuria

Galdakaoko PSEk gobernu taldearen “utzikeria eta paralisia” salatu zituen otsaila hasieran. Era berean, EH Bildu eta Auzoak udaltalde”ek —Usansolo Herria ere gobernu taldearen parte da, baina ez dute euren oharrean aipatu— “auzoen errealitateari buruzko eztabaida politikoari izkin egitea” kritikatu zuten.

GEURIA gobernu taldearekin harremanetan jarri da eta adierazi dute: “Udalaren dinamika osasuntsu baterako legitimoa den oposizio-lan baten barruan kokatzen ditugu oposizioaren komunikazioak. Hala ere, gobernuaren kudeaketaren irudi ezkorra marraztu nahi dute eta uste dugu hori ez dela errealitateak islatzen duena, marketing politikoari erantzuten dion estrategia baizik”.

Zentzu horretan, auzoetan eta erdigunean hobekuntza lanak “etengabeak” direla adierazi dute. Eta, adibideak eman dituzte: “Zuhatzuko zubia eta Txomin Egileor, kiroldegiko handitze lanak, Aperribaiko laugarren igogailua, asfaltatuak eta argiak Jugun”.

“Aldi berean, obrak kontratatzeko prozesuak ditugu jomugan, ahal bezain laster hasteko: Emakumeen etxea, Haurreskola, Errekaldeko eta Elexaldeko saneamendua berrizteko obrak”, gaineratu dute.

Eta, auzo desberdinetako irisgarritasuna hobetzeko igogailuen azterketa geoteknikoak kontratatuta dituztela, eta Berezikoetxen lurazpiko aparkalekua eraikitzeko proiektuarekin aurrera jarraitzen dutela adierazi dute gobernu taldetik. “Hori ez da paralisiaren argazkia”, diote.

“Elkarlanerako prest”

Gobernu taldetik esan dute oposizioaren ekarpenak jasotzen prest egon direla eta badaudela: “2026ko aurrekontuak negoziatzeko aukerak eskaini genizkien, birritan prozesuan zehar, eta ez genuen inolako erantzunik jaso”, diote.

“Hori zen proposamenak egiteko momentua, Bengoetxeko parkea eta Zabalganeko aparkalekua hobetzeko aukera aztertzeko, adibidez; baina PSEk nahiago izan zuen kanpora begirako komunikazio lana egin, gobernuarekin elkarlana egin baino”, diote.

2021etik 2025era oposizioaren 23 emendakin onartu dituztela azaldu dute gobernu taldetik: “Haien balioa 1.5 milioi eurokoa izan da”. “Gaur egun, eginda edo egiten ari dira 18 emendakin, balio osoaren % 81,4. Honek esan nahi du arduraz eta errespetuz hartzen ditugula oposizioaren emendakinak”, esan dute.

“EH Bildu, Auzoak eta UH taldeek osatzen dugun gobernu taldeak elkarlanerako prest jarraitzen du; udaletxe barruan eta udal kudeaketak markatzen duen uneetan lan egiteko prest”, diote.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Playback txapelketa, Herri Kirol “bereziak” eta gazte afaria antolatu ditu Zizpak Galdakaoko inauterietan

Galdakaoko kuadrillak eta gazteak animatzeko programa berezia antolatu du Zizpa Gazte Konpartsak, Gazte Berpizturen eta Udalaren babesarekin

|

Gazte afaria antolatu dute berriro Zizpatik // Zizpa Gazte Konpartsa

Inauteriak ospatuko dituzte Galdakaon otsailaren 13tik 18ra. Herriko elkarteek Udalarekin elkarlanean hamaika ekintza antolatu dituzte [egitaraua osorik hemen!].

Besteak beste, herriko kuadrillak eta gazteak animatzeko programa berezia antolatu du Zizpa Gazte Konpartsak ostailaren 14an, larunbatez, Gazte Berpizturen eta Udalaren babesarekin. Aurtengo gaia izango da talde kirolak.

Herri Kirolen probak, kalejira-poteoa, gazte eta helduen playback lehiaketa, gazte afaria eta DJ emanaldiak prestatu dituzte.

Egitaraua | Zizpainauteriak 2026

Otsailak 14, larunbata

12:00 Herri Kirol bereziak Santi Brouard plazan, Gazte Berpiztu proiektuko kideekin batera.
– Izena ematea 11:45ean edo 688 680 840 telefono zenbakira idatzi

13:30 Perejilek Folklore Taldea: kalejira eta poteoa Santi Brouard plazatik

18:00 Gazte eta helduen Playback lehiaketa Kurtzeko plazan.
– Izena ematea egunean bertan

21:00 Gazte afaria Kurtzeko plazan
– Txartelak salgai Zurrut eta Oñarte tabernetan: 6 euro (soldata gabeak) / 8 euro (soldatapekoak)
– Elikadura beharrizanak izatekotan idatzi: zizpagaztekonpartsa@gmail.com

23:30 DJ Gork + DJ Desi eta Presi Kurtzeko plazan

Osorik irakurri