Sareak

☉ Galdakao

Sormenek hiru sorkuntza plaza izango ditu azaroaren 16tik 21era Galdakaon

|

Azaroaren 16tik 21era izango da Sormene Galdakaon // Geuria

Sormene Sorkuntzen Plaza antolatuko dute bigarren urtez jarraian Galdakaon. Azaroaren 16tik 21era izango da kultur egitaraua eta, besteak beste, musika, dantza, antzerkia, zinema, ipuinak, komikia eta bertsoa, ilustrazioa eta literatura eskainiko dituzte. Galdakaotik Euskal Herrira eta Euskal Herritik Galdakaora. 

Sormena du oinarri, eta euskarazko kulturaren etorkizuna bermatzea helburu. Egungo sortzaileak babestu, euskarazko kultur sorkuntzen kontsumoa sustatu, eta, aurrera begira, sortuko dutenen eta kontsumitzaile izango direnen komunitatea ziurtatu. Hain zuzen ere, transmisioan indarra jarri nahi dute aurten antolatzaileek. “Transmisioan eten bat egon da eta horrek hausnarketa batera eraman gaitu. Sortzeko grina sortu nahi dugu Sormeneren bitartez. Sortzaile berriak nahi eta behar ditugu”, dio Gotzon Barandiaran Sormeneko zuzendari artistikoak.

Aurtengo Sormenek hiru plaza izango ditu: bi fisikoak izango dira eta hirugarrena birtuala. Plaza fisikoak Torrezabal eta Ardanza parkean jarriko duten karpa izango dira, eta birtuala sormene.eus. Ikasleentzako tailerrak antolatuko dituzte astegun goizetan, eta gainontzeko ordu eta egunetan egitarau irekia izango da (albistean egitarau osoa irakurgai).

Talde aholkulari-eragilea

Gotzon Barandiaran Sormeneko zuzendari artistikoak prentsaurrekoan adierazi bezala, nobedade bat izango da aurten: Sormeneren talde aholkulari-eragilea sortzea, alegia. “Talde horrek aurtengo egitarauaren balorazioa egingo du eta 2022ko Sormeneko diseinuan parte hartuko du”, dio Barandiaranek: “Euskalgintzan parte hartzen duten Galdakaoko eragileei gonbitea luzatuko diegu talde aholkulari-eragilean parte hartzeko”. 

Sormene antolatzeko aurtengo aurrekontua 100.000 eurokoa da, eta 2022ra arte du kontratua, 2023an ere luzatzeko aukerarekin. Udal ordezkariek adierazi dutenez, asmoa da diru kopuru berari eustea urtero, etorkizunean ere jarraitzeko helburuz.

Sormene 2021 | Egitaraua

Galdakaoko Sorkuntzen Plaza

Azaroak 16, asteartea. Torrezabal Kultur Etxea
10:00 Galdakaoko Udalaren agurra eta ongi etorria
10:05 Egitarauaren aurkezpena
10:15 Antzerki tailerra ikasleentzat: Formol laborategia
12:00 Antzerki tailerra ikasleentzat: Formol laborategia
19:00 Galdakaoko Udalaren agurra eta ongi etorria
19:05 Elbira Zipitriaren ikasle izandako Kontxita Beitiari oroigarria
19:15 Zinema emanaldia: ‘Muga deitzen da pausoa’. Maider Oleaga zinemagilearen filma, Elbira Zipitria irakasleari buruz
20:25 Solasaldia: irakasleak eta Maider Oleaga

Azaroak 17, asteazkena. Torrezabal Kultur Etxea
10:15 Dantza tailerra ikasleentzat: Gari Otamendi, dantzan.eus
12:00 Dantza tailerra ikasleentzat: Gari Otamendi, dantzan.eus
19:00 Musika kontzertua: ‘Batzen gaituzten balsak’. ESAS Elkartea eta Galdakaoko Musika Eskola:
– ‘Etxean igeri egitea’, Eva Ugalde
– ‘Hiru obra’, Maria Luisa Ozaita
– ‘Elisaren balsa’, Inge Conde
– Interpretariak: Belen Madariaga (sopranoa), Itxaso Sainz de la Maza (pianoa), Elisene Alzona (biolina), Nora Lopez (biolontxeloa) eta Natalia Sanchez (flauta)

Azaroak 18, osteguna. Torrezabal Kultur Etxea
10:15 Musika tailerra ikasleentzat: Ines Osinaga
12:00 Musika tailerra ikasleentzat: Ines Osinaga
20:00 Antzerki obra: ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’. Kamikaz Kolektiboa (Amancay Gaztañaga, Iraia Elias eta Erika Olaizola)

Azaroak 19, ostirala. Ardanza parkea
10:15 Ilustrazio tailerra ikasleentzat: Eider Eibar
12:00 Ilustrazio tailerra ikasleentzat: Eider Eibar
18:00 Ipuin kontaketa musikarekin: ‘Bertoko eta urrutiko ipuinak’. Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtado
20:30 Musika kontzertua: Amak

Azaroak 20, larunbata. Ardanza parkea
11:30 Musika, bertsoa, literatura, ikus-entzunezkoa: ‘Sortzearen bizipoza’. Bizipoza Elkartea
16:45 Dantza, musika eta antzerkia: ‘Oa-huetak’. Elirale
18:00 Dantza, musika eta antzerkia: ‘Oa-huetak’. Elirale
22:00 Musika kontzertua: Diabolo Kiwi

Azaroak 21, igandea. Ardanza parkea
12:00 Komikia eta bertsoa: ‘Tupust!’ komikiaren aurkezpena, bertso saio batez. Komikigilea: Ainara Azpiazu Axpi. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Oihana Arana eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal
17:30 Antzerki obra: ‘Amatxik Dixit’. Cia Goitibera eta Naita produkzioak. Antzezleak: Nerea Ariznabarreta, Ander Basaldua eta Gaizka Chamizo. Zuzendaritza: Saioa Iribarren
18:00 Solasaldia: ‘Gerra eta sorkuntzak’. Galdakao Gogora Elkartea
19:00 Dantza, musika, bertsoa: Soka-dantza. Parte hartzaileak: Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea, Iruñeko Duguna Dantza Taldea, Lekeitioko Etorkizuna Dantza Taldea, Iurretako dantzariak, Oñatiko Oñatz Dantza Taldea, Bizkaiko Gaiteroak, Oñatiko Aita Madina Txistulari Taldea, Erika Lagoma, Igor Elortza eta Josu Zabala.

☉ Galdakao

#M28 | Galdakao | Bederatzi alderdi: EH Bildu eta EAJ lehia estuan

#M28 | Galdakao | Udal hauteskundeak 2023 | Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.

|

Azken udal hauteskundeetan EAJk jaso zituen boto gehien (3.897), baina EH Bildu izan da agintean, Auzoaken, Usansolo Herriaren eta Podemosen babesarekin. Alderdi jeltzalearen eta koalizio ezkertiarraren artean 500 botoko aldea baino ez zen egon. EH Bilduk aurreko legegintzaldiko alkategai bera aurkeztu du: Iñigo Hernando. EAJ izan da oposizioko lehen alderdia eta alkategai berria baina ezaguna aurkeztu du Fernando Izagirreren ordez: Ainhoa Agirregoikoa. Auzoak herritarren plataformak ere hautagai berria izendatu du, Mari Paz Losada ordezkatuz, eta bera da Toño Gonzalez. Victor Trimiño gazteak PSEko zerrendaburu izatearen ardura hartu du, Usansolo Herriak Iñaki Urgoiti hautatu du alkategai bezala eta Elkarrekin Podemosek Txelu Bernal aurkeztu du berriro zerrendaburu bezala. PPk Mari Carmen Sanchez jarri du beste urte batez hautagai bezala. Alderdi politiko berri bat ere aurkeztuko da aurten Galdakaon: Bizkaia Bai, Miguel Angel Martinen eskutik, eta Vox ere aurkeztuko da.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Programa | Olabarrietako jaiak 2023

|

galdakao olabarrieta jaiak
Olabarrietako jaiak izango dira maiatzaren 26tik 28ra // Artxiboa

Olabarrietako jaiak izango dira maiatzaren 26tik 28ra bitartean. Jai Batzordeak 20 jarduera antolatu ditu: mus txapelketa, erromeriak, gastronomia lehiaketak eta herri kirolak, besteak beste.

Olabarrietako jaiak 2023

Maiatzak 26, barikua
18:00 Jaien hasiera, txistularien kalejira
18:00 Mus txapelketa
18:30 Txokolatada, Olabarrietako Nagusien Elkartearen eskutik
20:00 Erromeria: LOWE bikotea
23:00 Gaupasa Crespo SH DJrekin

Maiatzak 27, zapatua
11:00 Kalejira txistulariekin
12:00 Lehen jaunartzeko meza, agurra eta dantza emanaldia MIREN ERREGINA Taldearekin.
13:00 Hamaiketakoa auzoko nagusientzat Pertsona Nagusien egoitzan
18:30 Herri kirolak eta Euskal Kultura umeentzat Urperen eskutik
18:45 Tortilla txapelketa
20:15 Tortillen aurkezpena
20:30 Sardinada herrikoia
20:30 Tortilla txapelketako sari banaketa
20:45 Erromeria Crespo SH DJrekin
23:45 Gaupasa, PERY & GROSS

Maiatzak 28, domeka
11:00 Kalejira txistulariekin
13:00 Igeltoka txapelketa
13:00 Kalejira-kantujira Kilometro-Kanturen eskutik
18:00 Jaien amaiera

Osorik irakurri

☉ Galdakao

#M28 | Galdakaoko EH Bilduk “Ibaizabal ingurua herritarren gozamenerako eta ongizaterako eremu” bilakatu nahi du

Gazteentzako jolaslekuak, atsedenlekuak, pumptrack pista eta tenis kantxa jarri nahi dituzte Ibaizabal ibaiertzean, baita Mercadillo eta Torrezabal zubiak konektatuko dituen 2 kilometroko pasealekua ere

|

Oinezko bat, Santa Barbara inguruan // Geuria

EH Bilduk Ibaizabaleko erribera berreskuratu eta galdakoztarrentzako aisigune bihurtu gura du hauteskunde programako hirigintza atalean. Hurrengo legegintzaldian garatuko den proiektuak ibaiaren ezkerreko ertza berregokitzea aurreikusten du, Torrezabal zubitik Mercadilloko zubiraino, Txomin Egileor kalea barne, eta Maximo Moreno parkearen berriztapenarekin.

Ekimena gauzatu ahal izateko Maximo Moreno parkea berreskuratzean datza lehenik eta behin. “Parke hori, bere esentzia arkitektonikoari eutsiz, aisialdirako ingurune bat kokatzeko berrituko da, gazteenentzako atsedenleku eta jolas guneekin”, azaldu dute EH Bilduko ordezkariek. Helburu nagusia, beraz, hirigunea ibaiaren ertzera hurbiltzea da.

Ezkerreko ertzean Torrezabal eta Mercadillo zubiak konektatuko dituen oinezkoentzako pasealeku bat prestatatzea aurreikusi dute EH Bildutik.: “Pasealeku horrek 2 kilometro inguruko luzera izango du hainbat atseden-gunekin. Ibilbidean zehar pumptrack pista bat jartzeko asmoa dugu, gaur egungo skateparkaren aldamenean”. Horrekin batera tenis pista bat eraiki gura dute Santa Barbara futbol zelaiaren ondoan. Plazakoetxe poarkearen ondoan 20 ibilgailuentzako aparkalekua jartzeko asmoa agerrarazi dute ere.

“Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako akordioari esker Txomin Egileor kaleko errei bat oinezkoentzako bide bihurtuko dugu, Arkotxa noranzkoan”, azaldu dute. Beste erreian, berriz, ibilgailuak Plazakoetxerako norabidean bakarrik ibiliko dira.

Iberdrolako elektrolinera berria, udaletxearen parean // Geuria

Programako proposamenak

Trantsizio energetikoa
– Energia eta klimaren tokiko plana martxan jartzea
– Plaka fotoboltaikoak ipintzea eraikin publikoetan
– Elektrolinerak sortzea herriko puntu desberdinetan
– Bizkaiko eguzki-orturik handiena eraikitzea Gorosibain

Hirigintza

– Urretako kiroldegia handitzea
– Emakumeen etxea eraikitzea Romualda Zuloaga plazan
– ‘Jon’ diskoteka zaharra jardun anitzeko gelekin birmoldatu
– Oinezkoentzat kale erosoak eta lurrazpiko zein disuasio-aparkaleku gehiago sortu herri osoan zehar

Gizarte politikak
– Foro soziosanitarioa sortu

Osorik irakurri

☉ Galdakao

#M28 | Maximo Moreno parkea definitu, aparkalekuak sortu eta bizikleta elektrikoak alokatzeko puntuak ezarri nahi du Auzoakek

Auzoetan igogailu berriak martxan jartzea, biodibertsitaterako lorategien proiektua abiaraztea eta Aperribaiko Anbulatorioko jolastokia estaltzea ageri dira

|

Aparkatzea arazo orokorra da Galdakaon gaur egun // Geuria

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeen atarian, Galdakaoko Auzoak plataformak bere programa aurkezten ari da astiro-astiro. Proposamen guztien artean, 200 aparkaleku ipini gura ditu Dinamitera plazan, eguzki panelak udal eraikinetan eta bizikleta elektrikoak alokatzeko puntuak instalatzeko bideragarritasun-azterketa abiarazi nahi du, besteak beste.

Auzoetan askotariko proposamenak jaso ditu plataformak: igogailu berriak martxan jartzea, Biodibertsitaterako lorategien proiektua abiaraztea, Aperribaiko Anbulatorioko jolastokia estaltzea… Hementxe jasotako proposamenak, atalka:

Mugikortasuna
– Herriko auzoak bidegorrien lotzea
– Bizikleta elektrikoak alokatzeko puntuak instalatzeko bideragarritasun-azterketa egin
– Kurtzea inguruko eremuetan aparkaleku gehiago eraikitzea
– 200 aparkaleku inguru sortu Dinamitera plazan

Jasangarritasuna
– Eguzki panelak udal eraikinetan

Irisgarritasuna
– Arrapala mekanikoak Zuatzaurre – Urtebietara
– Irisgarritasun mekanikoa Urtebietako goialdeetan
– Olabarrietako igogailua – Txistulanda
– Aperribaiko igogailua
– Zabalganerako igogailua
– Pontzi Zabala 2 eta 3 arrapalak
– Zubiaurretaurreneko igogailua

Udal lokalak
– Lokalen zerrandaren erredakzioa, erabilera arautzeko

Kirola
– Indoor eskalada, boulder eta antzeko kiroletarako INDOOR gunea
– Frontoien eta funtzio anitzeko pisten kudeaketa domotikoa
– Kirol amateurraren sustapena
– Hitzaldiak kirol-pertsona ospetsuekin
– Kirol-elkarteen sustapena
– Aperribain eta Usansolon kirol anitzeko guneak martxan dira
– Urretako kirol-kantxen handitzea

Karabanak eta autokarabanak
– Berariazko aparkaleku baten sorrera ur-hornidurarekin eta hondakinak deskargatzeko aukerarekin

Inklusioa
– Proiektu horren lehen fasean, pertsona, haur, gazte edo pertsona helduen errealitatea zein den jakin nahi da zerbitzu publikoen erabilerari begira
– LGTBIQ+ mugimenduari ikusgarritasun handiagoa eman

Zaintza eta errespetua
– Eskeletarako berariaz prestatutako zonak edo totemak
– Oroitzapenen zuhaitza

Kultura
– Zirko karpa proiektuak, kultura eta jarduerak leku batetik bestera eramateko gune ibiltariak
– Hitzaldiak, tailerrak, zinema edo ikuskizunak
– 18. Kultura Bonua: Hobari berezia 18 urte betetzean kultur eskaintza eskuratzeko
– Jaialdiak eta sozialak
– Igande goizetan aire librean entretenitzeko programa: Dantza, yoga edo interpretazio-tailerrak
– Sukalde tailerrak Bekea, Tximelarre Goikoa eta Olabarrieta auzoetan

Poliziaren segurtasuna
– Polizia oinez sartzea
– Poliziaren jarduera ezagutaraztea, ate irekiko jardunaldien bidez

Maskotak
– Txakur-parkeak birkokatzea eta eremu horiek mantentzeko programa sortzea
– Sentsibilizazio-programa eta ikastaroak hezitzaileekin bizikidetzarako
– Txakurren ordenantza zabaltzeko eta ezagutzeko kanpaina
– Txakurren jabeen kontzientziazio-kanpainen sustapena
– Txakurrak udal-eraikinetako sarreretan (ESAN, liburutegiak edo udaletxea) lotzeko irtenbideen prestaketa

Haurrak
– Galdakao ‘Haurren Hiria’ sarearekin bat egitea sustatu du
– Galdakaoko lehen Haur Kontseiluaren sorrera
– Astialdi Sarea programa:
Haurren eta gazteen osasun mentalari arreta ematen dioten baliabideak sustatu
Gizarte eta hezkuntza baliabideak antolatu
Haurtzaroan eta nerabezaroan inbertsio nahikoa, inklusiboa eta eraginkorra egin
– Jolas parke guztiak egokitzeko lanean jarraitu
– Jolasgune berrien prestaketa: lurreko jolasak

Nerabeak
– Gazteentzako bidaia kultural gehiago diruz laguntzea
– Eragin sozialeko jaialdiak: Berdintasunerako jaialdia: hitzaldiak, musika tailerrak, manga tailerra, herriko taldeen lehiaketa
– Kontzertu askotarikoagoak
– Gazteentzako enplegu-plan espezifikoak sustatu

Adinekoak
– Etxetic programaren ezarpena
– Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako eguneko zentro bat sortzea
– Etxez etxeko jarduera okupazionalen programa bat sortzea
– Zugutzuko adinekoen egoitza handitu eta udal bulegoetan eraberritu

Ibaizabal biziberritzea
– Errepide nazionala Plazakoetxe parean lurperatzeari buruzko azterlana osatu
– Kirol-guneak egokitzea ibaiaren bidezidorrean: adel eta Tenis pistak edo pump truck pista bat
– Ibaietako hondartzak edo ibaitik gertu dauden aisialdi-guneak sartzeko aukera aztertu

Hirigintza
– Maximo Moreno parkea definitzeko prozesu parte-hartzailea
– Urreta auzoan espazio estali bat jartzea

Merkataritza
– Merkataritzari zuzeneko laguntzak eman
– Ostalaritzarekin zuzeneko kanal bat sortzea
– Diru-laguntzak kilometro 0ko produktuen nekazari,abeltzain, artisauei
– Udal merkatu bat bultzatzeko aukeraren azterketa
– Hurbileko merkataritza gutxieneko merkataritza ez duten auzoetara eramateko ekintzak aztertu

Auzorik auzo

Aperribai, Jugo, Olabarrieta, Txistulanda eta Azpuru
– Esan bulegoa zabaldu
– Anbulatorioko jolastokia estali
– Herritarren erabilerarako udal lokal erabilgarri guztien egokitzapena
– Ezponden azterketa eta mazeletako lorategien eta zuhaitzen birdiseinua
– Musika eskola Eperlandan
– Biodibertsitaterako lorategien proiektua
– Olabarrieta auzoko zirkulazioaren noranzkoa birbideratzeko azterlana egitea
– Olabarrieta auzoan zirkulazio-murriztaileak jartzea
– Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandarako irisgarritasun orokorraren azterlana egitea
– Olabarrietako goiko aldeari eta txistulandari zerbitzua emateko igogailua jartzeko proiektua abiaraztea
– Txistulandako memoria historikoa lantzea
– Jugojo asfaltatzea eta argiztapena hobetzea

Bengoetxe eta Troka
– 200 lagunentzako aparkalekua sortzea
– Lorategi botanikoa sortzea Bengoetxen
– Trokako presaren ingurua zaindu eta hobetu
– Trokaren saneamendu lanei ekitea
– Bengoetxe auzoaren kutsatutako lursailaren azterketa eta deskontaminazio-lanak

Urtebieta eta Zugatzaurre
– Irisgarritasun orokorreko proiektua, auzoko bizilagunekin batera
– Urtebietan aparkalekuak egokitzea
– Urtebieta auzoko goiko aldeetarako irisgarritasun mekanikoko proiektua
– Zugatzaurreko aparkalekua egokitzea

Tximelarre Goikoa
– Txakurren jabeentzako kontzientziazio-kanpaina
– Urretara jaisten den igogailuaren inguruan irisgarritasuna hobetzea
– Lapurdirako igogailuaren proiektua abiaraztea
– Haur-parkea handitzea eta hobetzea

Urreta
– Sasoiko nekazaritza, artisautza eta eskulangintza azokak
– Umeen aisialdirako jarduerak
– Urretako parkeko arkupeetan grafiti lehiaketa bat martxan jarri
– txakur-parke gisa prestatutako eremua behar bezala egokitu

Kurtzea, Plazakoetxe, Tximelarre Bekoa, Zabalea eta Zabalgane
– Bizkai Kalea eta Lapurdi arteko zatia noranzko bikoitzera bihurtzeko bideragarritasun azterlana
– Pintxazo irteerako bideragarritasun azterlana Donostiarako norabidean
– Dinamitera plazaren azpiko aparkalekuak
– Zabalganeko igogailua eta auzorako sarbidea

Berezikoetxe, Iberluze, Torrezabal eta San Inazio
– Aparkaleku gehiago Iberluze eta San Inazio auzoetan
– Txakur-parkea birkokatzea
– Adinekoentzako parkea hobetu eta zirkuitu bio-osasungarriak berrikusi
– Bizikletak garbitzeko puntu bat jartzeko aukera aztertu
– Lorategien egoera aztertu

Zugutzu
– Bizilagunentzako zaratarako panelak jarri
– Pump truck bat instalatzea
– Argiztapena hobetu

Altamira, Artola, Askarri, Bekea, Egia, Elexalde, Gumuzio eta Olabarri
– Saneamendu lanak Errekalden
– Mina asfaltatzea
– Auzotaxi zerbitzua abiarazi

Osorik irakurri

☉ Galdakao

#M28 | Aparkalekuak sortzea eta pilotalekua handitzea dira Galdakaoko EAJren proposamenak

|

Lapurdiko aparkalekuen gainean aparkatzeko solairu bat gehitzea proposatzen du Galdakaoko EAJk // Geuria

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeen atarian, Galdakaoko EAJ bere programa aurkezten ari da pixkanaka. Besteak beste, Lapurdi eta anbulatorioko aparkalekuen gainean aparkatzeko solairu bat gehitzea, biziletak alokatzeko zerbitzua martxan jartzea, Galdakao Txartela sustatzea eta jolas-parkeak eta jolas-eremuak estaltzea proposatzen du alderdi jeltzaleak.

Aparkalekuak, irisgarritasuna eta mugikortasun jasangarria
– Aparkaleku-plazak handitzea: Lapurdiko eta anbuilatorioko aparkalekuen gainean solairu bat gehitzea.
– Iberluzen aparkaleku bat eraikitzea.
– Urtebietan eta Bengoetxen aparkalekuak sortzea.
– Kale jakin batzuetan noranzko bakarraren ezarpena aztertzea, zirkulazioa errazteko, aparkaleku kopurua handitzeko eta oinezkoentzako lekua irabazteko.
– Zabalgane eta Kurtzea lotzeko igogailu bat eraikitzea.
– Txandakako aparkalekuetan aparkatzeko ordutegia luzatzea.
– Muguru-Etxepare-Urki ardatza erdi peatonalizatzea aztertzea.

Kultura eta euskara
– Aukera kultural eta musikal berriak bultzatuko ditugu, euskararen erabilera gure herriaren zeharkako ardatz, bereizgarri eta elementu integratzaile gisa sustatuz.
– Kirolean euskararen erabilera eta sustapena buktzatuko dugu jarduerak eta zabalkunde kanpainak antolatuz.

Kirola
– Kirol anitzeko kantxak eta kirolguneak eraikitzea.
– BIZIZ zerbitzua ezartzea: bizikletak alokatzeko zerbitzua.
– Udal pilotalekua handitzea eta hobetzea.

Enplegua eta ekonomia sustapena
– Bono Denda kanpainetarako dotazio ekonomikoa handitzea.
– Galdaoko Txartela sustatzea, dendetan ordaintzerakoan abantailak dituen txartela, deskontuak, erosketa-txekeak, zozketak…

Auzoak
– Inbertsioak auzo guztietan.
– Igogailuak, arrapalak eta sarbide alternatiboak garatzea.
– Zaborren garbiketa eta bilketa hobetzea
– Argiztapena, urnabizazioa eta sarbideak hobetzea, bi aldeetan espaloiak eraikitzea, pùntu beltzak ezabatzea, kanalizazio hobekuntzak, aparkalekuak…
– Auzoetako kultur bizimodua sustatzea auzoetako jaietarako dotazio ekonomiko handiagoen bitartez.
– Auzune-taxi zerbitzua ezartzea herrian gestioak eta erosketak egiteko zailtasunak edo ezintasun egoerak dituzten pertsonentzat.

Parkeak, ludotekak eta Udalekuak
– Haurreskolen jolas-parkeak eta jolas-eremuak estaltzea.
– Eskoletara iristea errazteko oinezkoentzako ibilbideak eta “Umeen laguntzaileen” figura sortzea
– Ikastetxe eta institutuetarako sarbideak hobetzea.
– Ludoteka eta Udalekuen ordutegiak, jarduerak eta zerbitzuak handitzea.
– Eskola-materiala eskuratzeko zuzeneko diru-laguntzak

Osorik irakurri