→Galdakao

Etxe erdi bat kiskali du suak Galdakaoko Hermano Victor kalean, zauriturik gabe

Gaur arratsaldean, 15:00ak aldera sute baten abisua jaso dute emergentzia zerbitzuek Galdakaoko Hermano Victor kaleko familia bakarreko etxebizitza batetik: “Suak etxe erdia kiskali du”, azaldu digute segurtasun sailetik. “Zorionez, etxea hutsik zegoen sua piztu den momentuan eta ez da zauriturik egon”

Suhiltzaileak Galdakaoko sutea itzaltzen // Bizkaiko Suhiltzaileak

Gaur arratsaldean, 15:00ak aldera sute baten abisua jaso dute emergentzia zerbitzuek Galdakaoko Hermano Victor kaleko familia bakarreko etxebizitza batetik: “Suak etxe erdia kiskali du”, azaldu digute segurtasun sailetik. “Zorionez, etxea hutsik zegoen sua piztu den momentuan eta ez da zauriturik egon”. Segurtasun sailaren arabera, sutearen arrazoia argitzeke dago oraindik.

Suak etxeko teilatu osoa hartu du eta bertara Basauriko parkeko suhiltzaile guztiak gerturatu dira hainbat ibilgailurekin: “Hasiera batean Igorreko suhiltzaileak ere joatekoak ziren, baina azkenean Basaurikoekin nahikoa izan da”, azaldu dute Segurtasun sailetik. 15:00etatik 19:00ak arte jo eta su ibili dira suhiltzaileak lanean. “Lau ordu horietan sua itzaltzeaz gainera inguruak segurtatzen ibili dira suhiltzaileak”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak