☉ Galdakao
Torrezabaleko areto nagusian eserleku finkoak jarriko ditu Galdakaoko Udalak
Halaber, soinua isolatzeko estaldura berezia jarriko dute hormetan, entzumen murriztua dutenentzat soinu sinplifikatuko sistema ipiniko dute eta aulki batzuk zabalera berezikoak izango dira. Obrak apirilera arte luzatuko dira
Torrezabal Kultur Etxeak 30 urte beteko ditu aurtengo udazkenean. Urteurrena ospatzeko itxuraldaketa bat izango du, izan ere, antzokia berritzeko obra egingo du Udalak datozen hilabeteetan.
Zehazki, ikusle zein artistentzat “erosoagoa eta inklusiboagoa” izango dela aurreratu du Edurne Espilla Kultura arloko zinegotziak.
Besteak beste, hiru aldaketa nagusi egingo dituzte: alde batetik, soinua isolatzeko estaldura berezia jarriko dute hormetan, “isolatzeaz gain, aretoaren akustika zaintzeko”, dio Irune Pagaldai arkitekto teknikoak; bestetik, zoruan moketa jarriko dute erreberberazioak sahiesteko; eta azkenik, eserlekuak aldatuko dituzte.
Espillak adierazi duenez, “erosotasunaren aldeko apustua” egingo du Udalak eta eserleku finkoak jarriko dituzte, “arean zabalagoak, bizkarraldean altuagoak, eta banakako instalazioa dutenak”, dio.
Inklusiboagoa
Bestetik, irisgarritasun araudira egokituko du Udalak Torrezabal Kultur Etxeko antzokia: “Gurpildun aulkientzat leku gehiago gordeko dira, bai beheko espazioan eta bai goikoan”, dio Pagaldaik.
“Gainera, aulki batzuk zabalera berezikoak izango dira eta beste batzuk zurrunagoak, makuluak behar dituzten pertsonentzat”, dio arkitekto teknikoak.
Eskenatokira gurpildun aulkiak igotzeko plataforma instalatuko dute eta entzumen murriztua dutenentzat soinu sinplifikatuko sistema jarriko dute.
Obrak urtarrilean hasi dituzte eta aurreikuspenen arabera apirilera arte luzatuko dira. Udalak 800.000 euroko inbertsioa egingo du esku hartze horretan.
Udal arduradunek jakinarazi dutenez, antzokiko lanek ez dute kultur programazioa etengo eta espazio berrietan eskainiko dituzte toki horietara egokitutako emanaldi bereziak: zinema Maximo Moreno Musika Eskolako aretoan ezarriko dute asteburuetan, eta arte eszenikoen programazioa Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan eskainiko dute apirilera arte.
☉ Galdakao
Argazkiak / Galdakaoko Gorantza Futbol Taldeko emakume aitzindariei omenaldia
Duela 57 urte, 1967ko irailean, aitzindari izan ziren Galdakaoko zenbait emakume: herriko emakumeen lehen futbol taldea sortu zuten, Gorantza Futbol Taldea.
Gaur, ia sei hamarkada ostean, omenaldia egin diete Galdakaoko Udalak eta Galdakao Futbol Klubak Santa Barbara futbol zelaian.
Honakoak izango dira omenduak: Eguzkiñe Loroño, Pili Moreno, Blanqui Goiri, Emili Suarez, Amaia Garay, Eguzkiñe Garay, Rosario Etxabe, Maribel Saratxaga, Marieli Aurtenetxe, Maria Angeles Yarritu, Henar Yarritu, Maria Jesus Urgoiti, Belen Urgoiti, Virginia Gonzalez Ramos, Mari Carmen Alvarez eta Maria Pilar Torres jokalariak, Miguel Caballero entrenatzailea, eta Koldo Tutor eta Arturo Maza laguntzaileak.
Omenaldia eta gero, Galdakao Futbol Taldeko eta Athleticeko jokalari ohiek partida jokatu dute.
☉ Galdakao
Bideoa / Petankan jolastea Galdakaoko jaietan: hobeto ajearekin ala ajerik gabe?
Petanka adinekoentzat soilik dela gezurtatu dute Galdakaoko jaietan. Atzo kuadrillen arteko Petanka Txapelketa antolatu zuten Zuhatzun eta 36 kuadrillak hartu zuten parte, gehienak gazteez osatutakoak. Santi Vincente Euskadiko Petanka Federazioko lehendakariordearekin eta atzoko irabazleekin berba egin genuen: Dekantzekoz kuadrillako Unairekin (txapeldunak) eta Antzeko kuadrillako Ainararekin eta Endikarekin (bigarrenak).
☉ Galdakao
Argazkiak / Dekantzekoz kuadrillak irabazi du Galdakaoko jaietako Petanka txapelketa
Petanka txapelketa izan da gaur Galdakaoko jaietan. Guztira 36 kuadrillak hartu dute parte eta aurten irabazle izan da Dekantzekoz, bigarren sailkatu da Antzeko eta hirugarren Mussularik Gabe.
☉ Galdakao
Argazkiak / Oheak ajea pasatzeko bakarrik ez, lasterketak egiteko ere erabiltzen dituzte Galdakaon!
Atzo hasi ziren aurtengo Santakurtzak, eta gogotsu ekion zioten jaiari galdakaoztarrek. Gaur, bigarren egun honetan, oheak kalera atera dituzte, errepidera, eta ohe lasterketak irudi dibertagarri bezain ikusgarriak utzi dizkigu.
☉ Galdakao
Bideoa / Nork irabaziko du Limoi Saria Galdakaoko jaietan? Inkesta egin dugu!
Atzo hasi ziren Galdakaoko jaiak eta bertan izan ginen GEURIAko kazetariok. Kuadrillen desfilea bitartean inkesta egin genuen gazteekin: Zein kuadrillak irabaziko du aurtengo santakurtzetarako sortu berri duten Limoi Saria? Eta zeinek kenduko dio txapeldunaren lekua Patxikuri?