Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Galdakao

Izaro, Itziar Ituño, Janire Egaña, Ane Legarreta eta Albert Pla izango dira Galdakaoko Torrezabalen

|

Torrezabalek 30 urte beteko ditu azaroan eta irailetik abendura bitartean 23 ikuskizun hartuko ditu // Geuria

Torrezabaleko eszenatoki berrituak 23 emanaldi (tartean oraindik ezagutzera eman ez dituzten bi sorpresa) hartuko ditu irailetik abendura bitartean: musika, poesia, antzerkia, umorea, antzerki kritikoa eta umeentzako ikuskizunak (albistearen amaieran topatuko duzu programazioa osorik).

Urte berezia da aurtengoa; izan ere, Torrezabalek 30 urte beteko ditu azaroan: “Eder dago Torrezabal eta sasoi onean. Berritu berri, erosoagoa da eta irisgarriagoa. Bizi-bizirik dago!”, adierazi du gaur prentsaurrekoan Edurne Espilla Kultura arloko zinegotziak.

Urteurren honetan, lelo bat aurkeztu du Galdakaoko Udalak: “Egun batean bilakatu zen bizigai”. Xabier Letek idatzi eta Mikel Laboak kantatu zuen ‘Izarren hautsa’ abestiko pasarte bat da leloa, eta Arkaitz Estiballes bertsolari galdakoztarrak proposatu zien udal ordezkariei.

Prentsaurrekoan presente egon dira, Edurne eta Arkaitzez gain: Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea; Hika Teatrotik Itziar Ituño, Janire Egaña eta Marcus Englert; Ane Legarreta ESAS Emakume Sortzaile eta Artisten Sareko orkestra zuzendaria, eta Katrin Schlegel Torrezabaleko programatzailea.

Prentsaurrekoa amaitu ostean, ‘Izarren hautsa’ abestu dute Ituñok, Egañak, Legarretak eta Englertek. Hemen GEURIAn publikatu dugu bideoa!

Programazioa / Torrezabal 30 urte

2024 iraila-abendua

Irailak 28, larunbata
18:00 Txotxongiloak: ‘Cris, pequeña valiente’ (+6 urte)
Sarrerak: 4-6 euro

Irailak 29, igandea
19:00 Antzerkia, musika: ‘Bidaia-Die Reise’ (Itziar Ituño, Janire Egaña, Marcus Englert…)
Sarrerak: 9-12 euro

Urriak 4, ostirala
20:00 Poesia: ‘Verso a verso’ (Charo Lopez)
Sarrerak: 7,5-10 euro

Urriak 5, larunbata
20:00 Kontzertua: Izaro, ‘Cerodenero’
Sarrerak: 14-18 euro

Urriak 11, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘Passport’ (Yllana Teatro)
Sarrerak: 7,5-10 euro

Urriak 18, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘La sed del minotauro’ (Khea Ziater)
Sarrerak: 7,5-10 euro

Urriak 19, larunbata
18:00 Umeentzako antzerkia: ‘Pinocchio, eldarniozko istorioa’ (Canti Vaganti) (+4 urte)
Sarrerak: 4-6 euro

Urriak 25, ostirala
20:00 Narratiba eszenikoa: ‘EMDLM: Mundu guztietan onena, El mejor de los mundos’ (Ane Pikaza era Gheada)
Sarrerak: 6-8 euro

Azaroak 8, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘Helen Keller, ¿la mujer maravilla?’ (Chévere Teatro)
Sarrerak: 9-12 euro

Azaroak 9, larunbata
18:00 Umeentzako antzerkia: ‘Kutxartean’ (Teatro Paraiso) (+5 urte)
Sarrerak: 4-6 euro

Azaroak 15, ostirala
20:00 Inprobisazio-komedia ikuskizuna: ‘Corta el cable’
Sarrerak: 9-12 euro

Azaroak 16, larunbata
12:00 + 16:00 Jolasak: ‘Haizea eta kulunkatzen den hostoa naiz’ (Pai) (0-3 urte)
Sarrerak: 4-6 euro

Azaroak 23, larunbata
19:00 Musika: ‘Eolo eta Da Capo Musika Banda’
Sarrerak: 3-5 euro

Abenduak 1, igandea
20:00 Antzerkia: ‘Eukalyptus’ (Jon Ander Urresti)
Sarrerak: 6-8 euro

Abenduak 13, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘Egun zoragarriak’ (Gazte Konpainia P6)
Sarrerak: 7,5-10 euro

Abenduak 15, igandea
13:00 Kontzertua: ‘Dinamita Da Capo!’. Lehen diskoaren aurkezpena
Sarrerak: 3-5 euro

Abenduak 26, osteguna
19:00 Musika elektrosinfonikoa: ‘Transition resonances’ (Esas-Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea. Ane Legarreta Méndez)
Sarrerak: 9-12 euro

Abenduak 29, igandea
20:00 Kontzertua: Albert Pla, ‘¿Os acordáis?’
Sarrerak: 9-12 euro

Abenduak 30, astelehena
18:00 Zirkoa: ‘Maluta, Eguberri zirkoa’ (Ganso&Cia)
Sarrerak: 4-8 euro

☉ Galdakao

Argazkiak / Txantxa Gutxi kuadrillak irabazi du Errelebo lasterketa Galdakaoko jaietan

|

Galdakaoko jaietan proba berriak antolatu dituzte. Horietako bat da Errelebo lasterketa, Errotuk antolatu duena. Txapeldun izan da Txantxa Gutxi kuadrilla, bigarren Antzeko, hirugarren Weekandugu eta laugarren Lonjelvi.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Oilasko ala haragizko hanburgesa? Edo beganoa akaso? Inkesta egin dugu Galdakaoko jaietan!

|

Hanburgesa txapelketa izan zen atzo, irailak 17, Galdakaoko jaietan. Patakonek antolatzen du lehiaketa eta aurten 60 kuadrilla aurkeztu direla zehaztu digute: “Partaidetza handia izan dugu aurten ere!”, dio Beñat Elias Patakoneko kideak. Epaileek “100 hanburgesa baino gehiago” dastatu dituztela esan digu Maite Uribarri Patakoneko kideak.

Atzokoan ere GEURIA mikroa eskuan atera zen Santakurtzetara! Hanburgesa haragizkoa ala oilaskokoa? Akaso beganoa? Eta hanburgesa laguntzeko zein da aukerarik onena: patatak ala natxoak?

Beñat eta Maite (Patakon), Gorka (Elkarlaguntza Sarea), Asier eta Kristian (Antrotarrak), Eñaut (Bost Axola) eta Oier (Sukherrak Zauk) galdakoztarrek erantzun dute gure galdetegia!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Gusak da Galdakaoko jaietan talentu gehien duen kuadrilla

|

Talentu Txapelketa antolatzen du Zizpa Gazte Konpartsak Galdakaoko jaietan. Aurten txapeldun izan da Gusak kuadrilla magia ikuskizun batekin, bigarren Bertan Kaldo kuadrilla sailkatu da eta hirugarren Dekantzekoz. Laugarren Sukuzu izan da eta bosgarren Piperrak.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Mari Carmen Alvarez: “Gorantza Futbol Taldeak nire garapen pertsonalean lagundu zidan”

|

Atzo, irailak 16, omenaldia jaso zuten Galdakaoko Gorantza Futbol Taldeko emakumeek: duela 57 urte, 1967ko irailean, Galdakaoko emakumeen lehen futbol taldea eratu zuten.

1967tik 1972ra bitartean Gorantza Futbol Taldeko emakume aitzindari hauek omendu zituzten: Eguzkiñe Loroño, Pili Moreno, Blanqui Goiri, Emili Suarez, Amaia Garay, Eguzkiñe Garay, Rosario Etxabe, Maribel Saratxaga, Marieli Aurtenetxe, Maria Angeles Yarritu, Henar Yarritu, Maria Jesus Urgoiti, Belen Urgoiti, Virginia Gonzalez Ramos, Mari Carmen Alvarez eta Maria Pilar Torres jokalariak, Miguel Caballero entrenatzailea, eta Koldo Tutor eta Arturo Maza laguntzaileak.

Omenaldia jaso aurretik Mari Carmen Alvarez jokalari ohiarekin berba egiteko aukera izan genuen GEURIAn: “Oso pozik gogoratzen ditut Gorantza Futbol Taldeko garaiak. Nire garapen pertsonalean asko lagundu zidan taldeko parte izateak”, adierazi digu Mari Carmenek. 1968tik 1972ra bitartean jokatu zuen Mari Carmenek Gorantzan.

Omenaldiko argazkiak ere publikatu ditugu geuria.eus webgunean. Hemen argazki galeria.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Galdakaoko Gorantza Futbol Taldeko emakume aitzindariei omenaldia

|

Duela 57 urte, 1967ko irailean, aitzindari izan ziren Galdakaoko zenbait emakume: herriko emakumeen lehen futbol taldea sortu zuten, Gorantza Futbol Taldea.

Gaur, ia sei hamarkada ostean, omenaldia egin diete Galdakaoko Udalak eta Galdakao Futbol Klubak Santa Barbara futbol zelaian.

Honakoak izango dira omenduak: Eguzkiñe Loroño, Pili Moreno, Blanqui Goiri, Emili Suarez, Amaia Garay, Eguzkiñe Garay, Rosario Etxabe, Maribel Saratxaga, Marieli Aurtenetxe, Maria Angeles Yarritu, Henar Yarritu, Maria Jesus Urgoiti, Belen Urgoiti, Virginia Gonzalez Ramos, Mari Carmen Alvarez eta Maria Pilar Torres jokalariak, Miguel Caballero entrenatzailea, eta Koldo Tutor eta Arturo Maza laguntzaileak.

Omenaldia eta gero, Galdakao Futbol Taldeko eta Athleticeko jokalari ohiek partida jokatu dute.

Osorik irakurri