Covid-19aren ondorioei aurre egiteko, tokiko merkataritza eta ostalaritza sarea laguntzeko asmoz abiaraziko dute Bonodendaren kanpaina berezia Galdakaon. Guztira 10.000 bonu jarri dituzte salgai. Bonu bakoitzak 10 euroko kostua izango du eta 15 euroko balioa. Dagoeneko 4.000 bonu baino gehiago saldu dituzte.
Bonuak Dendari Elkartearen bulegoetan (astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 09:00etatik 14:00etara, eta asteartetan 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara) eta Usansoloko Oletxe kaleko 19 zenbakiko lokalean (ostegunetan 16:00etatik 18:00etara) eros daitezke. Bonuak txartelarekin baino ezingo dira ordaindu.
Ekainaren 22an jarri zuten martxan kanpaina eta irailaren 20ra arte luzatuko da. Dagoeneko Galdakaoko eta Usansoloko 70 komertzio inguruk eman du izena (hemen zerrenda). Kanpainarekin bat egin nahi duten merkatariek eta ostalariek izena eman dezakete uztailaren 15a baino lehen, Dendari Elkartearen bulegoetan (944 570 623).
