→Galdakao

Galdakaoko Udalak alegazioa aurkeztuko dio Estatuko Abokatutzak Usansoloren segregaziori ipinitako helegiteari

Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak zuzenketak aurkeztuko dizkiote Estatuko Abokatutzak, joan den abenduaren 30ean Usansoloko segregazioaren aurka egindako helegiteari

Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea eta EH Bilduko zinegotziak 2022ko azaroaren 23an Gernikako Juntetxean egindako bozkaketan // Geuria

Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak alegazioak aurkeztuko dizkiote Estatuko Abokatutzak, joan den abenduaren 30ean Usansoloren segregazioaren aurka egindako helegiteari. Galdakaoko udal ordezkariek aurreratu digute alegazioa jartzea urtarrilaren 26ko osoko bilkuran onartuko dutela. 

Estatuko Abokatutzak iazko abenduaren 30ean jarri zuen Usansoloren segregazioaren aurkako helegitea. Usansolo udalerri independente izateko prozesua lau urtez luzatuko du helegite horrek Usansolo Herria (UH) alderdiaren arabera: Helegite honek Usansoloren segregazio prozesua beste lau urtez luzatuko du: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi urtez egongo da mahai gainean, eta beste bi urtez Madrilen”, adierazi zion GEURIAri Monika Mena Usansolo Herriako (UH) bozeramaileak Estatuko Abokatutzak helegitea jarri zuen egun berean.

Bestalde, Estatuko Abokatutzak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari eskatu zion Bizkaiko 9/2012 Foru Arauaren artikulua baliogabetzea. Foru Arau horren arabera, udalerri bat segregatzeko edo desanexionatzeko 2.500 biztanle behar ditu. Estatuko Abokatutzak uste du Bizkaiko 9/2012 Foru Araua udalerrien bereizketaren gaineko foru-eskumena prozedura arautu eta izapidetzeko baino ez dela, baina funtsezko betekizunak Estatuaren eskumenekoak direla.

Justizia Auzitegi Nagusiak otsailean ebatziko du Usansolok Kudeaketa Batzordea izango duen edo ez

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak