☉ Galdakao
Usansoloren segregazioren kontra jarritako helegitea atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak
Gaur, otsailak 20, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak uko egin dio Usansoloren desanexioaren eteteari.
Iazko abenduaren 30ean, Estatuko Abokatutzak helegitea jarri zuen Usansoloren segregazioaren aurka. Gaur, otsailak 20, EAEko Auzitegi Nagusiak uko egin dio Usansoloren segregazio eteteari, eta hortaz, Usansoloren segregazio prozesuarekin jarraitzea onartu du.
Estatuko abokatutzak 2022ko azaroaren 23an hartutako erabaki hori kautelaz bertan behera uzteko eskatzen zuen, baina EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetsi egin du astelehen honetan argitaratutako autoan.
Espainiako abokatutzaren arabera, herri berri bat sortzeko gutxienez 5.000 biztanle izateko baldintza urratu egiten du Usansolok, baina Bizkaiko Foru Aldundiaren 09/2012 Foru Arauaren arabera, ordea, 2.500 biztanle behar dira herri bat eratzeko. Usansolok 4.700 biztanle inguru ditu.
☉ Galdakao
Argazkiak / Oheak ajea pasatzeko bakarrik ez, lasterketak egiteko ere erabiltzen dituzte Galdakaon!
Atzo hasi ziren aurtengo Santakurtzak, eta gogotsu ekion zioten jaiari galdakaoztarrek. Gaur, bigarren egun honetan, oheak kalera atera dituzte, errepidera, eta ohe lasterketak irudi dibertagarri bezain ikusgarriak utzi dizkigu.
☉ Galdakao
Bideoa / Nork irabaziko du Limoi Saria Galdakaoko jaietan? Inkesta egin dugu!
Atzo hasi ziren Galdakaoko jaiak eta bertan izan ginen GEURIAko kazetariok. Kuadrillen desfilea bitartean inkesta egin genuen gazteekin: Zein kuadrillak irabaziko du aurtengo santakurtzetarako sortu berri duten Limoi Saria? Eta zeinek kenduko dio txapeldunaren lekua Patxikuri?
☉ Galdakao
Bideoa / Gora Galdakaoko jaiak! Eta gora Oier pregoilaria eta Ainhoa txupinera!
Lehertu da jaia Galdakaon! Santakurtzei hasiera eman diote galdakoztarrek! Oier Ibarretxe boxeolariak pregoia irakurri du udaletxeko balkoitik eta Ainhoa Artetxe Zaukena Zauk kuadrillako kideak bota du txupina. Bertan izan gara herritarrek artean!
☉ Galdakao
Argazkiak / Itzel hasi dira Galdakaoko santakurtzak!
Hasi dira Galdakaoko jaiak! Kuadrillen desfilean 64 kuadrillak hartu dute parte aurtengo Galdakaoko jai hasierako kalejira erraldoian. Momentu berezienak harrapatu ditugu kamerarekin.
☉ Galdakao
Galdabusak gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Galdakaoko jaietan, 01:00etatik 07:00etara
Galdakao erdialdetik, Urretara, Bengoetxera, Olabarrietara, Aperribaira, Arkotxara eta Zuhatzura iritsiko da gaueko autobus zerbitzua, eta ibilbidean zehar, eskatzen den lekuetan geldituko da, baldin eta gidariak egokitzat jotzen badu
Santakurtzei hasiera emango dion txupina ordu batzuk barru botako du Ainhoa Artetxe Zaukena Zauk kuadrillako kideak, Oier Ibarretxe boxeolariak pregoia irakurri ostean.
Jaiaz egunez zein gauez disfrutatu ahalko da, eta zentzu horretan, gauetan etxera lasai heltzeko helburuarekin gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko du martxan Udalak Galdabusaren bitartez, irailaren 13an, 14an, 20an eta 21ean.
Juan Bautista Uriarte kaleko 30. zenbakitik irtengo da 01:00etatik 07:00etara bitartean, orduro, eta hau da egingo duen ohiko ibilbidea: Urreta – Bengoetxe – Olabarrieta – Aperribai – Arkotxa – Zuhatzu.
Ibilbidean zehar, eskatzen den lekuetan geldituko da Galdabusa —ezarritako ibilbidetik irten gabe—, baldin eta gidariak egokitzat jotzen badu.
Bestetik, Arratiarantz joateko beste autobus zerbitzu bat ezarriko du Galdakaoko Udalak irailaren 14an eta 21ean. Plazakoetxetik irtengo da 02:30ean eta 05:00etan.