→Galdakao

Autobusa prestatu dute Batzar Nagusietara, Usansoloko desanexio-bozkaketa egunean

Azaroaren 23an Batzar Nagusiek Usansoloren desanexioa bozkatuko dute eta Usansolo Herriak Gernikara joateko autobusa prestatu du

Usansolotarrak Desanexio Jaian, joan den martxoan // Geuria

Datorren azaroaren 23an Batzar Nagusiek Usansoloren desanexioa bozkatuko dute eta Usansolo Herriak Gernikara joateko autobusa prestatu du. Hitzordua 07:45etan izango da Unkina plazan: “Gai ordenaren lehenengo gaia izango da. Amaitu bezain laster itzuliko gara”, azaldu dute Usansolo Herriatik eta “ekitaldi historiko baterako jantzita joatea” eskatu diete herritarrei.

Arrastian ere ekitaldiak prestatu dituzte Usansolon bertan. 17:00etan Autoen karabana zaratatsua hasiko dute Meatzetako aparkalekutik hasita. 18:00etan txin-txina egingo dute txokolateagaz eta topa txanpainagaz. 19:00etan dantzaldia eskainiko du Luhartz taldeak.

Joan den martxoaren 27an egindako galdeketa ofizialean 2.302k egin zuten kontsulta eta horietatik 1.877 baiezko (% 81,54), 329 ezezko (% 14,29), 47 “ez daki-ez du erantzuten” (% 2,04), 21 zuri (% 0,91) eta 28 baliogabe (% 1,22) lortu zituzten.

40 urte daramatzate borrokan usansolotarrek desanexioa helburu. Azaroaren 23an egingo duten bozkaketako Batzar Nagusien onespenarekin eskakizun hori errealitate bihurtu eta Usansolo Bizkaiko Lurralde Historikoaren 113. udalerrian bilakatuko litzateke.

Monika Mena (Usansolo Herria): “Ez dugu desanexioaren ezetza ikusten”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak