→Galdakao

Argazkiak | Usansolotarrek Batzar Nagusien desanexioaren baietza ospatu dute irribarrez, malkoez eta ilusioz

Usansolo Bizkaiko Lurralde Historikoko 113. udalerrian bihurtuko da Foru Arauaren baldintza guztiak bete dituela

Usansoloko herritarrak, Batzar Nagusien baietza ospatzen // Geuria

Usansolo Bizkaiko Lurralde Historikoko 113. udalerrian bihurtuko da Foru Arauaren baldintza guztiak bete dituela. Gaur bozketa egin dute Gernikako Juntetxean eta guztira 49 boto eman dituzte: aldeko 39 boto, kontrako 8 eta abstentzio 2.

Goizean goiz autobus bat irten da Usansolotik Gernikara eta herritarrekin egin dugu bidaia Batzar Nagusietara. Usansoloren desanexioa gai ordenaren lehen puntua izan da eta gonbidatu modura izan dira herritarrak Batzar Nagusietako eserlekuetan, bozkaketaren lekuko.

Bozkaketaren emaitzak aretoko pantailan proiektatu bezain pronto irribarreak eta malkoak agerrarazi dituzte 40 urtez borrokan ibili diren auzotarren aurpegiek. Momentu benetan emotiboak bizi izan ditugu Gernikan. Gai ordeneko lehen puntua irakurrita, Juntetxeko kanpoaldera irten dira poz pozik 113. udalerri berriko herritarrak, txanpaia botilak zabaldu eta gogoz ospatu dute hainbeste urtez borrokatzen egon diren momentua.

113 kanpaikada

Juntetxetik irten bezain pronto Usansolo Herriako Monika Mena bozeramaileagaz berba egiteko parada izan dugu eta Elizarekin berba egin eta baita komentzitu dutela iragarri digu: “Gaur 113 kanpaikada joko dituzte herrian, desanexioa ospatzeko”.

Arrastian ere hainbat jarduera egingo dituzte Usansolon: 17:00etan Autoen karabana zaratatsua hasiko dute Meatzetako aparkalekutik hasita. 18:00etan txin-txina egingo dute txokolateagaz eta topa txanpainagaz. 19:00etan dantzaldia eskainiko du Luhartz taldeak.

Autobusa prestatu dute Batzar Nagusietara, Usansoloko desanexio-bozkaketa egunean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak