→Galdakao

Errege Magoak Galdakaora eta Usansolora iritsiko dira, baina kabalgatarik ez dute egingo

Baltasar erregea iaz Gandasegiko arkupeetan Galdakaoko ume batekin berbetan // Geuria

Pandemiaren bilakaerak hala baldintzatuta eta osasun neurriek hala eskatuta, bertan behera uzi dituzte Errege Magoen kabalgatak Galdakaon eta Usansolon. Hala ere, herrian izango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, baita Galdakaoren kasuan, Gabone Izarra ere. Urtarrilaren 5ean izango dira Errege Magoak Galdakaon eta Usansolon eta eurekin aurrez aurre egoteko izena eman beharko dute herritarrek:

Galdakaon Gandasegiko arkupeetan izango dira Meltxor, Gaspar, Baltasar eta Gabone Izarra 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Errege Magoekin aurrez aurre egoteko hitzordua gaur edo bihar hartu beharko dute herritarrek Gandasegin bertan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Usansolon Unkina pilotalekuan izango dira Errege Magoak urtarrilaren 5ean 16:30etik 19:30era. Meltxor, Gaspar eta Baltasar aurrez aurre ikusteko izena emateko gaur da aukera Oinarin Dantza Taldearen lokalean 18:00etatik 19:00etara edo gazteberri@gmail.com helbide elektronikora gaur bertan idatzita.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak