→Galdakao

‘Eguzki’, Manu Etxebarria, Nagore Etxebarria eta Asier Bidart euskaltzainei aitortza egin diete Galdakaon

// Galdakaoko Udala

‘Eguzki’, Manu Etxebarria, Nagore Etxebarria eta Asier Bidart euskaltzainei aitortza egin die Galdakaoko Udalak. Ohorezko Euskaltzain da azarotik Jesus Eguzkitza ‘Eguzki’ (Atxondo, 1946). Arrazola auzoan jaioa, aspaldi galdakoztartua, euskararen alde “egunero-egunero” egindako lana aitortu dio Galdakaoko Udalak. Era berean, Galdakaoko eta Usansoloko beste hiru Euskaltzain urgazleri aitortza egin die Udalak: Manu Etxebarria (Zeberio, 1948) 1991n izendatua—, Nagore Etxebarria (Bilbo, 1974) usansolotarra 2013an izendatua— eta Asier Bidart (Galdakao, 1973) —2018tik Euskaltzain urgazle—. 

Otsailaren 21ean, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, egin die Udalak aitortza lau euskaltzainei, eta, ama hizkuntzaren aldeko hitzak izan dituzte omenenduek: etxea eraiki beharra, zuztar sendoak lantzeko premia eta nork bere etxeko euskara, euskalkia, mantentzeak dakarren aberastasuna aldarrikatu dute. Omenduen senide eta lagunak, euskalgintzako ordezkariak eta Udaleko ordezkariak izan dira aitortza-ekitaldian. Udalaren esker ona adierazteko omenduek zilarrezko haritz hosto bana jaso dute Iñigo Hernando alkatearen eskutik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak