Gaurtik hasita domekara arte (azaroaren 25etik 27ra) ospatuko dituzte Usansoloko San Andres jaiak. Aurten, Yogurinha Borovaren kontzertuaz gainera azpimarragarriak dira herri bazkaria, umeentzako kartinga, indaba eta tortilla txapelketak, tailerrak eta herri kirolak, besteak beste. Urtero bezala, jarduera gehienak Unkina plazan eta herrian zehar prestatu dituzte.
Gainera, Usansoloko Talde Feministak, Lamintxu Gazte Asanbladak eta Jai Batzordeak eraso matxisten aurkako protokoloa adostu dute Galdakaoko Udalaren laguntzarekin. Horrela, erasorik gertatzekotan nola jokatu beharko litzateke zehaztu dute. Bestalde, indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko zerbitzua eskuragarri jarri du Galdakaoko Udalak. 688 719 304 telefono zenbakia 24 orduz erabilgarri egongo da.

Indaba txapelketa, 2018an // Geuria
Egitaraua | Usansoloko San Andresak
Ostirala, azaroak 25
17:00 Jaien hasiera eta umeentzako tailerrak ludotekan
18:30 Disko dantza, Unkina plazan
19:15 Txorizoak, Unkina plazan
20:00 Mozorro photocall-a, Unkina plazako frontoian
20:30 Pregoia, Unkina plazan
20:45 Disko-festa, Unkina plazan
21:00 Poteo musikatua, herrian zehar
23:00 kontzertuak: Altxa Porru erromeria eta DJ Jonkass, Unkina plazan
Larunbata, azaroak 26
10:00 Diana gaiteroekin herrian zehar, eta indaba eta tortilla txapelketen hasiera, Unkina plazan
10:30 Umeentzako Kartinga, Baratzeko plazan
12:00 Erraldoiak eta biribilketa, herrian zehar
13:00 Tortillak entregatzea
14:00 Indabak entregatzea. Dastaketak egin eta gero, sari-banaketa
15:00 Bazkari herrikoia, Unkina plazan
18:30 Herri kirolak, Unkina plazan
21:00 Orkresta elektrotxaranga, herrian zehar
00:00 Bingoa, Unkina plazan
01:00 Kontzertua: Yogurinha Borova, Unkina plazan
06:00 Argazki gaupaseroa, Unkina plazan.
Igandea, azaroak 27
10:00 Diana gaiteroekin herrian zehar, eta artisau azoka Unkina plazan
10:30 Umeentzako Kartinga, Baratzeko plazan
12:00 Dantza alardea, kiroldegian
13:00 Pasabaresa gaiteruekin, herrian zehar
18:00 Danborrada herrian zehar
19:00 Kuadrillen arteko txapelketaren sari-banaketa Unkina plazan eta jaien amaiera
