Sareak

☉ Galdakao

Zabalea eta Bengoetxeko galdakoztarren inguruko dokumentalak proiektatuko dituzte urrian

Filmatutako elkarrizketekin 30 minutuko iraupeneko dokumental bi editatu eta horiek urrian proiektatuko dituzte Torrezabal Kultur Etxean, urrian zehar

|

Galdakao // Galdakaoko Udala

Egun hauetan Zabalea eta Bengoetxeko auzotarren testigantzak filmatzen ari dira Galdakaon, azken hamarkadetan auzoek bizi izan duten aldaketak hilezkortzeko. Ekimen hau aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak programaren parte da: “Gure bi auzoetako pertsona nagusien testigantzak jaso nahi ditugu, iragan hori gordea gera dadin, ahaztu ez dadin”, azaldu dute Udaletik, eta Zabalea zein Bengoetxe-La Trokako auzotarren irudiak eta ahotsak grabatzen ari dira egun hauetan, bertan bizi eta jaio zirenen bizimoduak ezagutzea helburu.

“Gure bi auzotako pertsona nagusien testigantzak jaso nahi ditu, iragan hori gordea gera dadin, ahaztu ez dadin”.

Emaitza modura, 30 minutuko iraupeneko dokumental bi editatu eta horiek urrian proiektatuko dituzte Torrezabal Kultur Etxean: Zabaleakoa urriaren 8an, 17an eta 31n proiektatuko dute eta Bengoetxekoa 10ean, 24an eta 29an.

Duela egun batzuk elkarrizketatuen bila agertu zen Galdakaoko Udala, bideoa osatu ahal izateko. Dokumentalean parte hartzeko asmoa duten auzotarrentzat 944 010 528 telefono zenbakia ahalbidetu dute (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00ak arte).

Galdakao // Galdakaoko Udala

☉ Galdakao

Galdakaoko 2024ko aurrekontu proposamenak “inbertsio ahalmen handia” du oinarri

48,8 milioi eurokoa da kaleratu duten proposamenaren zenbatekoa, iazkoarekin alderatuta “% 4,91ko igoera” jasotzen duena

|

Abenduaren 21eko Osoko Bilkuran onartu nahi dute 2024rako aurrekontua // Geuria

Aurrekontu proiektuaren aurkezpena egin du gaur eguerdian Galdakaoko udal gobernuak, Iñigo Hernando alkateak eta Alberto Ealo Ogasun zinegotziak gidatuta. Bertan egon dira, baita, gobernua osatzen duten EH Bildu, Auzoak eta Usansolo Herria alderdietako bozeramaileak.

48,8 milioi eurokoa da kaleratu duten proposamenaren zenbatekoa, iazkoarekin alderatuta “% 4,91ko igoera” jasotzen duena, ogasun zinegotziak adierazi duenaren arabera.

Abenduaren 21eko osoko bilkuran onartzeko asmoa daukate. Oposizioarekin hartu eman izan dutela ziurtatu dute, eta “ekarpenen zai” daudela.

Modu berean, eta Usansolori dagokionez, egun aurrekontua “juridikoki zatiezina” dela azaldu dute, baina hainbat partidetan “banaketa proportzionala” aurreikusten dutela.

Gazta, lau zatitan

Proposamena lau zati handitan banatzen den gazta bat bailitzan aurkeztu dute. Ealok zati horien zenbatekoak xehetu ditu:

  • Zerbitzuak (% 51): 29.934.591 €,
  • Giza Baliabideak (% 29): 13.925.454 €
  • Inbertsioak (% 12): 6.039.231 €
  • Diru laguntzak (% 8): 3.793.538 €

Udal gobernu taldeak aurkeztu du 2024ko kontuen proposamena // Geuria

Zenbaki orokorrez harago, Hernandok zifra horien atzean dagoen ikuspuntua azaldu du, aurrekontuak bi oinarri dituela azpimarratuz: alde batetik, “herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen kalitatea bermatzea eta hobetzen joatea”, eta bestetik “udalaren inbertsio ahalmen handia indartzea”. Bi helburu handi horien adibide da zerbitzuen atalak gaztaren erdia baino gehiago jaten duela, %51, hain zuzen ere.

Beste partida batzuen artean, hondakinen bilketari dagokion partida bikoiztu dela nabarmendu du, eta guztira hondakinen kudeaketara zein kale garbiketara 5 milloi euro bideratzen direla.

Gazteriari dagokionez, iaz martxan jarri zuten zerbitzu psikologikoa mantenduko dute, eta herriko gazteei emantzipazioan laguntza eskainiko dien zerbitzua martxan jarriko dute. Bi asmoen aurrekontua guztira 433.000 euroko da.

Pertsona nagusien kolektiboa ere aintzat hartzen du proposamen honek, eta 150.000 euro jarriko dituzte programa ezberdinetara.

Inbertsioak, indartsu

Inbersioen atala ere azpimarratu nahi izan du Galdakaoko alkateak: “beste herri batzuekin alderatuta inbertsio ahalmena oso handia da”. Zenbakitan jarrita, 6 milloitik gora, aurrekontuaren % 12a.

Proiektu esanguratsuenen artean, honako hauek aipatu ditu:

  • Txomin Egileor kalearen eraldatzea erreka eta bere ingurua biziberritzeko proiektu integral baten baitan kokatu du. Milloitik gorako inbertsioa egingo dute, norabide bakarrekoa izango da kalea, eta bidearen beste karrila bidegorri batekin lotuko dute.
  • Saneamendua eta ur honiduran hobekuntza nabarmenak egingo dituzte, Usansolon, Trokan edo Ibaizabal kalean, besteak beste. Hemen ere milloitik gorako inbertsioa aurreikusten da.
  • Elexalde eliza aurreko etxea erosiko du Udalak, “herritarren eskura jartzeko”. Proiektuaren nondik norakoak “dagokion momentuan” zehaztuko dira.

Bukatzeko, diru laguntzetan ia lau milloi bideratuko ditu Udalak, besteak beste, larrialde egoeran dauden pertsonentzako laguntzak mantenduz (981.000 euro), sustapen ekonomikoari eta enpleguari dagokion partida hornituz (enplegu plana, ekintzaileei, dendari elkarteari eta Erletxeko enpresariei diru laguntza), edo herriko taxilariekin adostuko den auzo-taxi zerbitzua martxan jarriz.

Gaztaren beste bi zatiak udalaren gastu estrukturalek osatzen dute, Giza Baliabideak, % 29a, (13.925.00 euro), eta Finantza Gastuak (51.650 euro).

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Izaskun Rekalde omendu dute Galdakaon, Euskararen Eguneko ekitaldi nagusian

|

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da. Galdakaon ekitaldi nagusia egin dute Torrezabal Kultur Etxean, eta bertan ekainean zendu zen Izaskun Rekalde usansolotar euskaltzalea gogoratu dute.

Ikastolako lagunak, lankideak eta Pantailak Euskaraz eta Arnas Dezagun ekimenetako bere lagunak izan dira ekitaldian, besteak beste. Era berean, Pantxoa Karrere abeslari lapurtarrak eta bere alabak musikaz girotu dute emanaldia. Taupadak Dantza Eskolak ere parte hartu du.

Izaskunen senideak ere ekitaldira bertaratu dira Torrezabalera eta Karmele Gorroño galdakoztarrak egindako ilustrazioa jaso dute. Ekitaldia Johana Lasheras eta Jon Gomez kazetariek gidatu dute.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Gazte berbodromoa, ekitaldia eta Izaskun Rekalderi omenaldia antolatu dituzte Euskararen Egunaren harira Galdakaon

|

Mintzodromoa iaz Torrezabal Kultur Etxean // Geuria

Abenduaren 3a da Euskararen Nazioarteko Eguna. Galdakaon hainbat jarduera antolatu dituzte, ez bakarrik abenduaren 3an bertan, baizik eta aurreko egunetan ere.

Besteak beste, azaroaren 29an Mintzodromoa antolatu zuen Barandiaran AEK euskaltegiak Kurtzeko plazan eta Maximo Moreno Musika Eskolako ikasleek kalejira egin zuten.

Abenduaren 1etik 3ra bitarteko asteburuan ere hamaika gauza egongo dira Galdakaon: gazte berbodromoa, musika ekintza kooperatiboak, beldurrezko ihes gela, euskara eta ostalaritza sustatzeko kanpaina, talo eta sagardo dastaketa eta Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia.

Euskararen Eguneko ekitaldi nagusian, euskararen lorpenak eta erronkak aurkeztuko dituzte, eta Izaskun Rekalde usansolotar euskaltzaleari omenaldia egingo diote. Ekainean hil zen. Berarekin batera euskara sustatzeko hainbat ekimenetan parte hartu duten kide ugari etorriko dira Galdakaora igandean, baita Pantxoa kantaria ere. “Izaskunek ereindako haziari ura botatzen jarraituko dugu”, esan du Gaizka Uriarte Aitu elkarteko kideak.

Euskararen Eguna 2023 | Egitaraua

Abenduak 1, ostirala
20:00 Gazte berbodromoa Ganguren tabernan

Abenduak 2, larunbata
12:00 + 17:00 Beldurrezko ihes gela Plazakoetxeko Topagunean (+12 urte)

Abenduak 2-3
Urretako ostalariekin elkarlanean, euskara eta ostalaritza sustatzeko kanpaina. Euskaraz eskatzeak saria izango du.

Abenduak 3, igandea
12:00 ‘Euskararen lorpenak eta erronkak’ ekitaldia eta Izaskun Rekalderi omenaldia Torrezabalen. Sarrerak agortuta
13:00 Talo eta sagardo dastaketa Agirre Lehendakariaren plazan

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / ‘Utzi zaintzak pribatizatzeari’ lemapean egin dute manifestazioa Galdakaon

|

Zaintza sistema eraldatzeko asmoz, egun osoan zehar hamaika ekintza egin dituzte Hego Uriben greba feminista orokorraren barruan. Galdakaon goizeko lehen orduan gosari kolektiboa egin dute, baita piketeak ere, eta ondoren 12:30ean manifestazioa egin dute Zuhatzutik Santi Brouard plazara ehunka herritarrek. Hauek dira Aitzol Zamalloa argazkilari galdakoztarrak atera dituen argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Dozenaka lagun batu dira Galdakaon Azaroaren 25eko elkarretaratzean

|

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da gaur, azaroak 25. Galdakaon elkarretaratzea deitu du Momoakek udaletxeko plazan. Dozenaka lagun batu dira kontzentraziora.

Osorik irakurri