Eusko Jaurlaritzaren Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPSk) Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako 33 eremu zabaletan zentral eolikoak jartzeko aurrerapen-dokumentua argitaratu eta behin betiko onarpena aurtengo udan bertan egiteko helburua du. Emaitza modura, 2030ean EAEko potentzia eolikoa bost bider handitzeko xedea du, gaur egungo 153 MWetik 783MWera.
Asmoa tamaina handiko zentral eolikoak eta fotovoltaikoak eraikitzea da energia berriztagarriak erabiltzeko eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko helburu, Eusko Jaurlaritzaren esanetan. Hautatu dituzten kokapenen planoak jarri dituzte euskadi.eus webgunean. Eraiki beharreko zentral horien kokapenen artean Galdakaoko Gangurenen eta Arrigorriagako Ganekogorta aldea ageri dira, Hego Uribe eskualdean.

Zentral eolikoa Nafarroan // Jon Goikouria
Eusko Jaurlaritzaren arabera, Klima-aldaketaren ondorio kaltegarriei buruzko kontzientzia “gero eta handiagoa da”. Horren ondorioz, energia- eta ingurumen-esparruko dokumentu estrategikoen eta plangintza-dokumentuen segida onartu dute. “Dokumentu horien ia helburu komuna da jatorri berriztagarriko iturriek energia-iturri gisa protagonismo handiagoa hartzea, hori garrantzitsua eta beharrezkoa baita”, azaldu dute Eusko Jaurlaritzatik.
“Instalazio horien kokalekuak aurreikustea eta hautatzea funtsezko erabakia da, eta egin nahi den lurralde-planak horri erantzun nahi dio, jatorri berriztagarriko energia-aprobetxamendurako kokaleku egokienak identifikatu, hautatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan integratuz, hori guztia ingurumen-faktorea kontuan hartuta, garrantzitsuenetarikoa den aldetik”, azaldu dute Eusko Jaurlaritzako ordezkariek.
Lurralde Plan Sektorialak erabili nahi dituen eremuak udalerri bakoitzaren hirigintza araudiak errespetatu behar ditu. Hala ere, eremu horietatik kanpo sustatzaile pribatuek instalazioak jarri ditzakete ere, lekuko ingurumen eta lurralde plangintzako tramitazioak gaindituz. Instalazio eolikoak jartzea debekatuta dauden leku bakarrak natur babesguneak eta Natura 2000 Sareko eremuak ditugu, “irazkortasun ekologikoa bermatzeko giltzarriak”. Hala ere, eremu horietatik gertu zentral eolikoen lerrokadak daude, hegazti askoren bizitza arriskuan jarriz.

Oizko zentral eolikoa // Jon Goikouria
Eragina EAEn
Zentral eoliko fotovoltaiko horiek Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban aurreikusita daude eta eragina diferentea izango da lurralde bakoitzean. Jaurlaritzaren arabera, Arabako Errioxa leku aparta da lerrokadak ezartzeko. Planaren arabera bertako 12,110 hektarea egokiak dira instalazio eolikoetarako. Araban hiru parke daude gaur egun eta plan berri honen eraginez beste 13 jarriko lirateke bertan.
Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako mendietan 4 parke eoliko daude gaur egun, horien artean Oiz mendian eraikitakoa. Bizkaian Enkarterrietako guneak jasango du eragin handiena, bertako itsasertzeko mendiguneetan hainbat zonalde identifijatu dituztelako. Gipuzkoan, herrialde osoan daude instalazio eolikoak jartzeko kokalekuak.
LPSak zonalde bi bereizi ditu zentral eolikoak ipintzeko orduan: lehen mailakoan urtean 3.350 orduz funtzionatzeko gaitasuna eskaintzen duten lekuak daude. Bigarren mailakoan, ostera, 2.650 ordu baino gehiago lan egin dezakete elizeek.

Galdakaok gune garbi optimoko 2. maila du (urdinez) // Eusko Jaurlaritza
Galdakaoren kasuan, Gangurengo zonaldea 2. mailakoa da. Arrigorriagan, ostera, maila biko guneak bereiz daitezke Ganekogorta aldean. Lehen mailako zonaldea Ganekogortako tontorrean kokatuta dago, eta bigarren maila herrigunetik gertuen dagoen zonaldea dugu.

Arrigorriagako aldean gune biak bereiz daitezke: lehen maila (gorriz) eta bigarren maila (urdinez) // Eusko Jaurlaritza
70 kokapen posible Euskal Herrian
Tolosaldetik Nafarroako Leitza aldera eta Goi-Urumea aldera
Loatzu (Billabona, Irura)
Belabieta-Ibingo Ataka-Loa (Billabona, Tolosa, Ibarra, Eldua (Berastegi), Elduain)
Erroizpe-Laarte-Gazteluaitz-Arburu (Gaztelu, Elduain, Berastegi)
Gaineta-Illarra (Gaztelu, Berastegi)
Solizarren-Aldamuño (Uliko txabolaren ingurua. Berastegi, Orexa, Gaztelu)
Ulimendi: Irumugarrieta-Larremotx hegia (San Anton gainean) (Berastegi, Areso)
San Lorentzo Larre (Berastegi)
Ipuliño-Oldizgain-Beibategi (Berastegi)
Leuneta-Abadekurutz-Bielorrieta-Mandoegi-Urepel-Altzadi (Elduain, Berastegi, Arano, Goizueta, Leitza)
Garagartza-Pagalegi-Gartzin (Hernani, Arano)
Urola kostako Hernio, Izarraitz eta Itziar aldea
Komisolatza: Txorondegi-Indo-Mendibeltzen magala (Errezil)
Indamendi-Txatxarro (Aizarnazabal, Aia)
Atxurigain (Azkoitia. Izarraitzen)
Otarre-Larraskanda (Izarraitzen) (Deba, Mendaro, Azkoitia)
Otarre (Txoriskita)-Elordi-Urkullu (Izarraitzen) (Mendaro, Deba)
Andutz-Txobillar (Itziar, Deba)
Urkamendi-Arriolak (“saka” zezentokia. Itziar, Deba)
Bidania-Goiatzetik Beizama, Murumendi, Izaspi eta Oleta aldera
Urraki-Illaun-Urdanpilleta (Beizama, Errezil, Bidania-Goiatz)
Murumendi ingurua: Larrarte-Urresparatze-Eizeta / Txoritegi-Laiotzekoborda (Beasain, Itsasondo, Ordizia)
Izaspi (Zumarraga, Azpeitia, Ezkio)
Oleta (Pagozurieta mendi-gaina eta Aitube aldera jeisten den hegi handia. Azkoitia, Zumarraga)
Legazpia eta Etzegarate aldea
Salobieta-Larrusain (Legazpi, Brinkola eta Zerain artean)
Larrazkondo (Etzegarate gainean. Idiazabal, Altzaniako Partzuergoa)
Deba Beherea, Eibar eta Lea-Artibai aldea
Kalamua: Arantzamendiko hegia (Etxebarria, Markina-Xemein)
Arrikurutz (Akondia)-Aizketa (Eibar).
Irukurutzeta ingurua: “Txurruka” gaineko Koskorreta-Ozeta (Osintxu aldera jeisten den hegia. Plaentxi, Bergara)
Jaungoikomendi: Erribaso- Jaungoikomendi-Zabaldegi-Arrikurutz-Kaltzakortagana-Tontorramendi (Mutriku, Markina-Xemein, Berriatua)
Galarregi (Ispaster, Narbarniz)
Bermeotik Gorlizera
Burgoa (Bermeo)
Garbola ingurua: Goroso / Gizastiko (Bakio, Bermeo)
Sollube: Atxazpi-Iturrieta (Bermeo)
Sollube-Irungana-Eskobaldi (Meñaka, Arrieta)
Loparria-Obargana (Mungia, Meñaka)
Jata: Jatatxiki / Arrastrakulo (Maruri-Jatabe, Bakio)
Urizarmendi (Lemoiz, Maruri-Jatabe)
Ermua Mendia: Ermua-Etzandarri-Lularri / Ermua-Urtzuriagamendi / Axpe-Leorrari (Gorliz, Lemoiz)
Zornotza, Txorierri eta Galdakao
Bizkargi (Zornotza, Muxika, Morga, Larrabetzu)
Ganguren (Galdakao, Lezama, Zamudio)
Ganekogorta
Kamaraka-Gallarraga-Ganekogorta-Pagasarri-Pastorekortaburu / Ganeta-Aranzuri / Gongeda-Zamaia / Aguilatos (Laudio, Okondo, Gueñes, Alonsotegi, Bilbo, Arrigorriaga, Arrankudiaga)
Ezkerraldea eta Enkarterriak
Serantes-Luzero (Zierbena, Santurtzi)
Argalario-Mendibil (Barakaldo, Trapaga)
Peña Pastores-La Rasa-Ventuña / Peña San Juan-Peña Helada (Galdames, Zierbena)
Pitón-Peña Amarilla (Muskiz-Somorrostro, Kantabriako mugan Castro Urdiales)
Mello: Mello-Llangon-Zartzaga-Muñecas Mendatea-Hilso-Laia (Muskiz-Somorrostro, Galdames, Sopuerta, Kantabriako muga Castro Urdiales)
Alen: Alen-Gomalo-Betaio-Las Losas-Trespequillos (Sopuerta, Artzentales, Turtzios, Kantabriako muga Castro Urdiales)
Eretza-Aldape-Aldapita (Eretza gailurraren inguruan 6 alineazio) (Gueñes, Galdames)
Zipar-Pico Cinto / Cabaña-Artegi (Galdames, Zalla, Sopuerta)
Cabezamonte (Sopuerta)
Santxosolo Mendia: Arbalitza-Celadilla-Trasmosomos-Somokurtzio-Viga (Zalla, Burgos muga Valle de Mena)
Kolitza ingurua: Sabugal-Los Tueros / Guinea-Pico del Mojon (Garbea aldea) / Untzilla (Balmaseda, Artzentales)
Orozko
Jesuri: Larragorri-Arriurdin (Orozko)
Zeanuritik Otxandio eta Legutiora
Zubilarra (Zeanuri)
Eneabe-Zepolekueta-Igeltzeko Gana (Zeanuri, Ubide)
Aldoiagana-Goikogana (Ubide, Zeanuri, Dima)
Motxotegi-Esnaurritzagana-Aiaogana (Legutio, Otxandio, Ubide)
Aramaiotik Leintz-Gatzaga, Arlaban eta Elgea aldera
Durakogain: Zireta-Kurtzeta-Durakogain-Sanandres / Olazar-Markamintegi / Otaxko tontorra (Aramaio)
Jarindo: Jarindo-Mispillaga-Maroto-Makilakorta (Aramaio, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga)
Albertia (Campa de Manzanilla) (Legutio)
Isuskitza (Arratzu-Ubarrundia)
Partileku (Arlaban mendebaldean) (Leintz-Gatzaga)
Elgeamendi (Arlaban ekialdean): Galbarrain-Anguta/Arkamo-Elgeamendi- Urkitza-Arriurdin (Leintz-Gatzaga, Arratzu-Ubarrundia, Barrundia)
Gasteizko eta Iturrietako mendiak
Azazeta-Galartza-Izartza / Itxogana-Indiagana (Iruraitz-Gauna, Burgelu, Dulantzi, Arraia-Maeztu, Bernedo)
Gereñuko Mendatea-Marabileta (Iruraitz-Gauna, Donemiliaga, Arraia-Maeztu)
Badaia eta Arrato
Badaia: Olazar-Ganalto-Pikatxo (Kuartango, Zuia, Gasteiz, Badaia Partzuegoa)
Arrato: Armikelo (Zigoitia, Zuia)
Cantoblanco
Cantoblanco mendizerra (Gesaltza/Añana, Erriberagoiti)
Gaubeako mendiak
Astulez-Peñalta-Risca-Risca de San Pedro-San Sebastian-Pocilla (Bóveda)
(Gaubea/Valdegobia, Burgos muga Valle de Losa eta Berberana)
Jaundel
Jaundel (Jaunden): Jaunden-La Rasa-Triachi (Urizaharra/Peñacerrada, Trebiño muga Laño)
Arabako Errioxa
Labraza: La Pinganilla-Valdepaderna-Bustago-Pinar de Dueñas-Pisana (Oion)
