→Galdakao

‘Pikatxu detektibea’ eta ‘Ane’ filmak euskaraz eta doan proiektatuko dituzte gaur Galdakaon

Pokemon-Pikatxu detektibea eta Ane filmak proiektatuko dituzte gaur Urreta ikastetxeko patioan

‘Zimena kalean’ ekimena martxan da hirugarren urtez jarraian. Pasa den astean hasi behar zuen programak, baina arazo teknikoengatik bertan behera utzi behar izan zituzten aurreikusitako filmak. Gaur, uztailak 14, ordea, bai ikusi ahal izango dira ‘Zimena kalean’ ekimeneko filmak, biak euskaraz: ‘Pokemon-Pikatxu detektibea’ (18:00) eta ‘Ane’ (20:00). Filmak Urreta ikastetxeko patioan proiektatuko dituzte, eta sarrera doakoa da.

Uztailaren 21ean eta 28an izango diren filmak ondorengo albistean kontsulta ditzakezu:

Filmak debalde eskainiko dituzte Galdakaoko kaleko zineman

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak