Aurten 25 urte bete ditu Zizpa Gazte Konpartsak eta urte osoan zehar ekitaldiak antolatzen egon bada ere, jaialdi berezia prestatu dute bertako kideek datorren urriaren 21ean eta 22an.
“25 urte herria astintzen. Bai lagunok, 25 urte daramatzagu Galdakao jai herrikoiez, elkartasunez eta militantziaz bustitzen. Jada hain gazteak ez diren gazte batzuek sortu zuten 1997. urtean Zizpa Gazte Konpartsa”, azaldu zuten Zizpakoek joan den irailaren 16ko prentsaurrekoan.

Prentsaurrekoa, txosnagunean // Zizpa Gazte Konpartsa
Zizpa Gazte Konpartsaren 25. urteurrena | Egitaraua
Urriak 21, barikua
19:00 Txupinazoa
19:10 DJ Reimy
21:30 Kontzertuak eta afaria: M. Sanchez + Mutiko + Tatta + Denso
Urriak 22, zapatua
12:00 Aizkolariak: Hodei Ezpeleta eta Ugaitz Mugerza; Harri-jasotzaileak: Paulo Azpiazu eta Ainitze Zumeta, Santi Brouard plazan
12:00 Potx eta Lotx
Goizean zehar pintxoak egongo dira
13:30 Trikipoteoa
15:00 Bazkaria: indabada
16:30 Enkantea eta Mixerableak
18:00 GoTX elektrotxaranga, jokoekin
22:00 Kontzertuak eta afaria: Dupla + Zopilotes Txirriaos + Beranduegi erromeria
