25 urte daramatza Zizpa Gazte Konpartsak herria astintzen eta asteburu honetan ospakizun berezia antolatu dute Galdakaon, gaurtik bertatik hasita. Galazota, Kristonak, Dupla, Beranduegi erromeria taldeen kontzertuak, herri kirolak, haurrentzako pailazoak, bazkari herrikoia eta bazkaloste musikatuak prestatu dituzte besteak beste iturrondo plazan prestatutako karpa erraldoian.
Zizpa Gazte Konpartsa, mende laurdena | Egitaraua
Urriak 21-22
Urriak 21, ostirala
19:00 Txupinazoa
19:10 DJ Reimy
21:30 Kontzertuak: M. Sanchez + Tatta + Denso, Galazota eta Kristonak
*Afariak egongo direla iragarri dute Zizpakoek
Urriak 22, larunbata
12:00 Potx eta Lotx pailazoak, karpan
12:00 Harrijasotzaileak: Paulo Azpiazu eta Ainitze Zumeta | Aizkolariak: Hodei Ezpeleta eta Ugaitz Mugerza, Santi Brouarden
13:30 Trikipoteoa
15:00 Bazkari herrikoia (tiketak herrikoa/Zurrut/Oñarte)
16:30 Enkantea eta ‘Mixerabliak’ bazkaloste musikatua
18:00 GoTX Elektrotxaranga
22:00 Kontzertuak: Dupla, Los Zopilotes eta Beranduegi erromeria
*Afariak egongo direla iragarri dute Zizpakoek
