Sareak

☉ Galdakao

Urreta ikastetxeko jantokiko langileek euren kontra egindako “salaketa larriak” publikoki zuzentzeko eskatu dute

|

Argazkia: Obi - @pixel8propix,Unsplash

Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait ikastetxe publikoetako jantokiko janarietan zomorroak topatu zituztela salatu zuten guraso batzuek atzo. Esate baterako, Andoingo Ondarreta herri eskola publikoan eta Hego Uribe eskualdean, Galdakaoko Egia eta Urreta ikastetxeetan.

Galdakaoko udal ordezkariek GEURIAri adierazi bezala, bi ikastetxeetako arduradunek deitu zuten Eusko Jaurlaritzaren delegaritzara eta inzidentzia zabaldu zuten.

Gaiak zeresan handia piztu du gizartean eta horren aurrean, Urreta ikastetxeko jangelako langileek adierazpen bat publikatu behar izan dute. Izan ere, Urretako guraso elkarteko bi kidek adierazi omen dute jantokiko langileek “behartu” egin zituztela ikasleak zomorroak zituen janaria jatera.

GEURIAk Galdakaoko guraso talde batekin hitz egin zuen atzo bertan eta salaketa hori berresten ez zutela ikusita ez publikatzea erabaki genuen.

“Ikastetxe honetako guraso elkarteko bi kidek jangelako langileen aurka egindako adierazpenak onartezinak dira. Ezein langilerik ez du ikasle bat ere elikagai hori jatera behartu gertakarien jakitun izanik”, adierazi dute.

Gainera, gertatu diren inzidentziak “jangelen egungo ereduaren isla” direla salatu dute, “eta horren arduradun bakarra Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila da”, diote.

Ildo horretan, Urreta ikastetxeko jantokiko langileek Guraso Elkarteari eskatu diote euren kontra egindako “salaketa larriak” publikoki zuzentzeko.

☉ Galdakao

Txomin Bustinza hil da, Galdakaoko baserrien erreplika errealen sortzailea

Hileta gaur, otsailak 26, izango da Galdakaoko Santa Maria elizan

|

Txomin Bustinza, Galdakaoko baserrien erreplika errealen aurrean // Galdakaoko Udala

Txomin Bustinza Ibarrondo hil zen otsailaren 24an, larunbatez, 86 urte zituela. Galdakaoko etxeen eta baserrien erreplika errealak sortu izan ditu urteetan zehar eta Gabonetan bere tailerreko ateak irekitzen zituen berak egindako Jaiotza ikusarazteko.

Ekintza horrekin bere eskuzabaltasuna erakusten zuen Bustinzak. Izan ere, ekimen horrekin dirua biltzen zuen Bustinzak; ez zuen sarrera kobratzen, baina borondatea jasotzen zuen ondoren Bizkaiko minbiziaren aurkako ekarteari dohaintzan emateko. Iaz 3.900 euro bildu zituen, minbiziaren kontrako lanera eta ikerketara bideratu daitezen.

“Udaletik gure doluminak adierazi nahi dizkiegu senide eta lagunei, eta eskerrak eman nahi diogu kausa solidarioekiko erakutsi zuen eskuzabaltasunagatik. Galdakaok faltan botako du urtero atsegin genuen Jaiotza, baina askoz gehiago bera”, adierazi dute udal ordezkariek sare sozialen bidez.

Iazko urrian, esaterako, Galdakaoko Udalak aitortza egin zion Bustinzari, “gure herriaren ondarea beste modu batez ezagutzera emateagatik”, adierazi zuen Iñigo Hernando alkateak.

Hileta otsailaren 26an, astelehenez, izango da Zabaleako Santa Maria elizan 19:00etan.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

‘Auzotik Galdakao’ dinamika herri osora zabalduko du Udalak martxotik aurrera

Iaz herriko bi eremutan martxan jarritako proiektu pilotuko estrategia ekainean bukatu du Galdakaoko Udalak, eta konpromisoak 2025etik aurrera beteko dituzte

|

Maite Arandia, Unai Amezaga eta Iñigo Hernando gaurko prentsaurrekoan // Geuria

Auzoetako beharrak identifikatu eta estrategia bat lantzeko asmoz ‘Auzotik Galdakao‘ dinamika jarri du martxan Udalak legealdi berrian.

Proiektuak bi helburu nagusi ditu: auzoen behar nagusiak identifikatzea eta datozen urteetan zehar horiei erantzungo dien estrategia bat lantzea.

Dinamikarekin hasteko bi eremu hartu dituzte udal ordezkariek, “proiektu pilotu bezala”. Horiek dira alde batetik, Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai Zaharra eta Jugo, eta bestetik, Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta.

Azken hilabeteetan, eremu bakoitzean diagnostiko bat egin du Udalak auzotarrekin batera sortutako bi talde eragileetan. “Irailean hasi ginen eremu bakoitzeko auzotarrekin eta eragileekin biltzen eta dagoeneko lehen emaitzak ikusten ari gara”, dio Unai Amezaga Parte-hartze teknikariak.

Orain bi zonalde horietan estrategia bana lantzen ari da Udala, eta aurreikuspenen arabera ekainean bukatuko dituzte bi planak. “Hainbat proiektu eta proposamen landuko dira bi eremu horietan, denak diagnostikotik ateratakoak”, dio Amezagak. Ondoren, Udalak konpromisoak 2025etik aurrera beteko dituela zehaztu du.

Herri osora zabaltzea

Proiektu pilotuaren “emaitza onak” ikusita, dinamika herri osora zabalduko du Galdakaoko Udalak. Horretarako beste lau eremu zehaztu dituzte: Altamira, Askarri, Gumuzio, Kortederra, Padrola, Artola, Basozabal, Bekea, Bekelarre, Itzaga, Basabe, Belategi, Egia, Elexalde, Errekalde, La Mina, Uraburu, Usargoiti eta Olabarri (3. eremua); Bengoetxe, Troka, Ergoien, Zuhatzu eta Upomendi (4. eremua); Kurtzea, Tximelarre Bekoa eta Zabalgane (5. eremua); eta Berezikoetxe, Zabalea (6. eremua)

“Udalerri anitza da Galdakao: auzo asko daude —handiak, txikiak eta ertainak—, eta denen artean desberdinak. Horregatik ikusi genuen errealitate hori orekatu behar genuela”, dio Amezagak: “Bi eremutan hasi ginen dinamikarekin eta orain herri osora hedatuko dugu: txikitik handira egin nahi genuen”.

Eremu bakoitzak bere aurrekontu propioa izango du, “beharrak, ezaugarriak eta biztanle kopurua kontutan hartuta”, dio Maite Arandia Parte-hartze arloko zinegotziak.

Lehen bi eremuekin egin bezala, talde eragileak eratu nahi ditu Udalak gainerako lau eremuetan, eta horretarako bilera irekiak deituko dituzte martxoan: martxoaren 19an hirugarren eremuan, martxoaren 20an laugarren eremuan, martxoaren 25ean bosgarren eremuan eta martxoaren 26an seigarren eremuan. “Bilera horiek arratsaldez izango dira, baina oraindik ez ditugu zehaztu ezta lekuak ezta orduak ere”, dio Arandiak. Aurrerago bilera horien inguruko informazioa helaraziko du Udalak.

Bilera horietan parte hartzeko izena eman beharko dute herritarrek. Udal ordezkariek arabera, bilera izan baino astebete lehenago eman ahalko da izena partaidetza@galdakao.eus helbide elektronikora idatzita, 688 830 479 telefonoaren bidez (Whatsapp eta Telegram) edo erabaki.galdakao.eus plataformaren bitartez.

“Hasieratik argi geneukan herritarren parte-hartzeak gure gobernu planaren zutabe nagusienetakoa izan behar zuela, eta aurreko legealditik ari gara horretan lanean. Hain zuzen ere, parte-hartzerako teknikari bat kontratatu genuen lehen aldiz Galdakaon aurreko legealdian, eta emaitzak agerikoak dira”, dio Iñigo Hernando alkateak.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Emantzipazio bulegoa zabaldu dute Galdakaon, herriko gazteei zuzenduta

Bulegoa zabalik egongo da asteazkenetan (otsailaren 21etik aurrera) eta ostiraletan Torrezabal Kultur Etxean. Gazteei emantzipazio prozesuetarako aholkularitza ematea da helburua

|

Emantzipazio bulegoa zabaldu du Galdakaoko Udalak, gazteei emantzipazio prozesuetarako aholkularitza emateko asmoz.

Emantzipazio bulegoak modu indibidualean eta zuzenean emango die informazioa gazteei, eta aholkularitza ere emango die administrazioaren maila guztietan (tokikoa, eskualdekoa, erkidegokoa, Europakoa…) dauden zerbitzu, programa eta proiektuei buruz, baita emantzipazio prozesua aurrera eramaten laguntzeko Galdakaoko Udalak berak dituen zerbitzuei eta baliabideei buruzko informazioa ere.

Bulegoa zabalik egongo da asteazkenetan (gaurtik, otsailaren 21etik aurrera) eta ostiraletan Torrezabal Kultur Etxeko lehen solairuan, 17:00etatik 20:00etara bitartean.

Era berean, emantzipaziobulegoa@galdakao.eus helbide elektronikoan, 675 700 089 telefono bidez eta sare sozialetan ere eskainiko dute zerbitzua.

“Gazteen emantzipazioa gazteak osotasunez eta aukera berdintasunez gizarteratzea lortzea da, beren bizi proiektua autonomiaz eraikitzeko eta eskubide guztiak egikaritzeko aukera izan dezaten, ahultasun gehien dituzten gazteei arreta handiagoa eskainiz. Prozesu horretarako, etxebizitzari, enpleguari edo prestakuntzari buruzko informazioa ezinbestekoa da. Hain zuzen, informazio hori guztia herriko gazteek eskura izatea da Udalak zerbitzu berriarekin lortu nahi duena”, diote udal ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Edu Madina omentzeko ekitaldia antolatu dute bere lagunek Gorbeian

|

Otsailaren 5ean hil zen Edu Madina galdakoztarra // Argazkia: Inocencio Goikuria

Edu Madina Etxebarria galdakoztarra hil zen otsailaren 5ean 69 urterekin. Galdakaoko memoria historikoa berreskuratzeko lan egin zuen; are gehiago, Galdakao Gogora elkarteko sortzaileetako bat izan zen.

Galdakaoko bere lagunek bere aldeko omenaldia antolatu dute otsailaren 25ean, igandez. Gorbeia mendiko gurutzean izango da 12:00etan.

Eguraldi txarra egiten badu omenaldia 12:15ean izango da Egiriñaoko Elurretako Andre Mariaren ermitan.

Informazio gehiagorako udiarraga@hotmail.com eta 634 672 811 telefono zenbakia jarri dituzte.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Dozenaka herritarrek irmoki salatu dituzte Galdakaoko sei adingabek jasandako sexu-erasoak

|

Herriko sei adingaberen kontra Galdakaon eman diren sexu-erasoak salatzeko elkarretaratzea egin zuten otsailaren 17an, larunbatez, Santi Brouard plazan. Mugumendu feministak eta herriko eragileek deituta, herritar askok bat egin zuten elkarretaratzearekin.

GEURIA bertan izan zen eta Amets Iturbe Berdintasun arloko zinegotziaren eta Naroa Urkijo Momoak talde feministako kidearen hitzak jaso ahal izan genituen.

Osorik irakurri