→Galdakao

Galdakaok 1.500 bonodenda jarriko ditu martxan urriaren 15etik azaroaren 30era arte

Bonodendaren helburua Galdakaoko saltokien sarean deskontuak egitea da. Herritar bakoitzeko gehienez bi bono eskuratu ahal izango ditu.

Galdakaoko Udalak 1.500 bonodenda aterako ditu herriko denden sarean deskontuak izateko. Kanpaina honetan kontsumitzaileek 30 euroko bonoak eskuratu ahal izango ditu urriaren 15etik azaroaren 30era bitartean eta 40 euroko balioa izango dute. Pertsona bakoitzak gehienez ere bi bono eskuratu ahal izango ditu.

Bonoak behin bakarrik trukatu ahal izango dira, kanpainarekin bat egingo duten establezimenduetan. Galdakaoko Udalak kanpaina honetan 15.000 euro inbertituko ditu, Enplegua, Merkataritza eta Toki-garapen arloaren bitartez, Dendari Elkartearekin batera antololatu den ekimenean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak