→Galdakao

Galdakaon grabatutako ‘Erlojupekoa’ filma Laburbira zirkuituan ikusi ahal izango da aurten

'ERlojupekoa' fiolm laburraren garabaketa Aperribain // Bira Produkzioak

2021ko udazkenean ‘Erlojupekoa’ film laburra grabatu zuten Galdakaon eta iazko ekainean Torrezabalen estreinatu zuten. Orain, bi urte ondoren, Laburbira euskarazko film laburren zirkuito ibiltariaren 20. edizioan ikusteko aukera egongo da Euskal Herri osoan, martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean.

Laburbira zirkuitoak zazpi film labur ekarriko ditu aurten (aurten 28 lan aurkeztu dira), “eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua”. Laburbira zirkuituan ikusi ahal izango diren film laburrak dira: ‘Muskil’ (Marina perosanz), ‘Olatuen isiltasuna’ (Martia Bartolomé, Eric Campos era Fernando Martin), ‘Irrits’ (Maider Oleaga), ‘Hitzak’ (Josu Martinez), ‘Asko fsalta da?’ (Ane Cuesta), ‘Koadro goriari heldu’ (Iulen Arana), eta ‘Erlojupekoa’ (Leire Egaña). “Gaur egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta da film labur sorta hau”, diote Topagunetik.

‘Erlojupekoa’ Bira Produkzioakek ekoitzi du: Leire Egaña oñatiarra da filmaren zuzendari eta gidoilari, Eñaut Tolosa beasaindarrarekin batera. Gainera, film laburraren garapena galdakoztarren esku egongo da: gidoia idatzeko tailerrean parte hartu zuten zenbit herritarrek, baita grabaketetan ere.

Laburbira antolatu nahi?

Laburbira zirkuitoa Euskal Herriko “edozein herritara” hel daiteke: Udalek edo elkarteek euskarazko film laburren emanaldia antolatu nahi badute izena eman behar dute esteka honen bitartez. Izena emateko azken eguna da otsailaren 12a. “Bertan aukeratu dezakete martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean zein egunetan eta non antolatu nahi duten emanaldia”, diote Topagunetik: “Gogoratu elkartearen ardura izango dela pantaila, proiektorea eta artxibo irakurgailua edo ordenagailua lortzea”.

Horrez gain, sortzaile eta ikusleen arteko harremana erraztu eta sendotu asmoz, zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere badagoela aurreratu dute Topagunetik.

Aurreko edizioetan Hego Uribe eskualdean antolatu izan dute Laburbira. Hala nola, Basaurin eta Etxebarrin. Iaz, esaterako, Sergio M. Villar etxebarritarraren ‘Itsaso’ film laburra ikusi ahal izan zen bere herrian, Etxebarrin.

Laburbira Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien eta EHUren babesarekin, eta Tokikomen laguntzarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak