→Galdakao

Garagardoaren II. Euskal Jaialdia urriaren 21ean eta 22an izango da Galdakaon

galdakao basque beer fest donostiako argazkia 2015

Bigarren urtez jarraian, Galdakaok Garagardoaren Euskal Jaialdia hartuko du urriaren 21ean eta 22an Iturriondon. Musika-saioak eta tailerrak izango dira.

Bigarren urtez jarraian, Galdakaok Garagardoaren Euskal Jaialdia hartuko du urriaren 21ean eta 22an Iturriondo plazan. Euskal Garagardo Elkarteak antolatu du jaialdia eta Udalaren lankidetza izan du. Ostiralean 18:00etan irekiko ditu ateak jaialdiak eta larunbatean 11:00etatik gauera arte zabalik egongo da.

Garagardoa protagonista nagusia izateaz gain, musika-saioak, talo tailerra eta garagardoa egiteko ikastaro praktikoa prestatu dituzte.

Musika-saioak Garagardo Jaialdian

Urriak 21, ostirala

19:00 Maider Legarreta

21:30 Cloverwind

Urriak 22, larunbata

20:00 Mamagigi’s

22:30 Deiedra

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak