→Galdakao

‘Gau Zuria’ bultzatuko dute ekainaren 24an Galdakaoko merkatariek

Galdakaok ‘Gau Zuria’ kanpaina hartuko du ekainaren 24an, ostiralez, Dendari Elkarteak antolatuta eta Galdakaoko Udalaren babesarekin. Kanpainaren helburua da udalerria dinamizatzea eta kontsumoa areagotzea eta horretarako merkatariek eskaintza bereziak eta promozioak eskainiko dizkiete bezeroei.

Era berean, egun horretan establezimenduak beranduago ixteko aukera egongo da -23:00ak arte- eta dendariek baimena izango dute euren produktuak establezimendutik kanpora ateratzeko. Kanpainan parte hartuko duten dendek kartelak eta puxika zuriak izango dituzte ikusgarri.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak