Gaztetxo Eguna ospatuko da maiatzaren 7an, igandez, Iturriondo plazan. Bizkaiko 6 eta 16 urte arteko gazteen topaketa da eta 11:30etik arratsaldera arte hamaika joko egingo dituzte. Aurreikuspenen arabera, 500 gazte inguru hurbilduko dira Galdakaora. Urtean zehar, hilean behin, tailerrak eta jarduera-mota desberdinak antolatzen dituzte zenbait udalerritan Bizkaiko tokiko hamai- ka talde ezberdinek.
