☉ Galdakao
GBGEk bukatu du Grezian errefuxiatuei laguntza emateko proiektua
15 hilabete egin ditu Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) Grezian laguntza humanitarioa errefuxiatuei eskaintzen.
15 hilabete egin ditu Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) Grezian laguntza humanitarioa errefuxiatuei eskaintzen
Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) amaiera eman dio Grezian 15 hilabetez burutu duen proiektu humanitarioari, “gaur egun, premiazko laguntza logistikoa bertan beharrezkoa ez baita“, dio Alvaro Saiz GBGEko kideak. Gauzak horrela, egun hauetan itzuliko dira Galdakaora.
2016ko apirilean iritsi ziren GBGEko kideak Greziara -Idomeniko kanpamendura- bertan laguntza humanitarioa eskaintzera. Era berean, Polikastro, Axiopolis, Petra eta Tesalonika herrietan izan dira. “Jarduera ezberdinetan parte hartu dugu eta beste elkarte batzuekin harreman estua lotu dugu. Besteak beste, laguntza alde batetik bestera eskaini dugu, kanpamenduetatik etxeetara eta etxeetatik aireportura herritarrak eraman ditugu, edota etxerik gabe zeudenei etxebizitzak eskaini dizkiegu“, dio Saizek.
Orain, 15 hilabetez Grezian lanean izan ondoren, Galdakaora itzuliko dira GBGEko kideak. “Errefuxiatuen egoerak hobera egin du eta ikusi dugu gure presentzia bertan ez dela guztiz beharrezkoa. Hainbat eta hainbat GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundeak) daude Grezian lan ezin hobea egiten“.
☉ Galdakao
Argazkiak / Uretara! Splash txapelketa egin dute Galdakaoko jaietan
Splash txapelketa antolatu du lehen aldiz santakurtzetan Galdakao Igeriketa Taldeak. Guztira 21 kuadrillak hartu dute parte eta txapeldun izan da Dekantzekoz, bigarren Firu eta hirugarren Piperrak.
☉ Galdakao
Bideoa / Galdakaoko jaietako Errelebo lasterketan giro “oso ona” egon da: “Datorren urtean berriro!”
Errelebo lasterketa proba berriak hainbat kuadrilla batu ditu Galdakaoko jaietan. Errotu Konpartsak antolatu du eta Ander Uribarri kideak GEURIAri adierazi dionez, giro “oso ona” egon da.
“Galdakoztarrei gustatzen zaie proba fisikoetan parte hartzea herriko jaietan, eta horregatik sortu genuen erreleboen proba hau”, dio Anderrek, eta zehaztu du datorren urtean berriro antolatzeko asmoa dutela Errotutik.
☉ Galdakao
Argazkiak / Txantxa Gutxi kuadrillak irabazi du Errelebo lasterketa Galdakaoko jaietan
Galdakaoko jaietan proba berriak antolatu dituzte. Horietako bat da Errelebo lasterketa, Errotuk antolatu duena. Txapeldun izan da Txantxa Gutxi kuadrilla, bigarren Antzeko, hirugarren Weekandugu eta laugarren Lonjelvi.
☉ Galdakao
Bideoa / Oilasko ala haragizko hanburgesa? Edo beganoa akaso? Inkesta egin dugu Galdakaoko jaietan!
Hanburgesa txapelketa izan zen atzo, irailak 17, Galdakaoko jaietan. Patakonek antolatzen du lehiaketa eta aurten 60 kuadrilla aurkeztu direla zehaztu digute: “Partaidetza handia izan dugu aurten ere!”, dio Beñat Elias Patakoneko kideak. Epaileek “100 hanburgesa baino gehiago” dastatu dituztela esan digu Maite Uribarri Patakoneko kideak.
Atzokoan ere GEURIA mikroa eskuan atera zen Santakurtzetara! Hanburgesa haragizkoa ala oilaskokoa? Akaso beganoa? Eta hanburgesa laguntzeko zein da aukerarik onena: patatak ala natxoak?
Beñat eta Maite (Patakon), Gorka (Elkarlaguntza Sarea), Asier eta Kristian (Antrotarrak), Eñaut (Bost Axola) eta Oier (Sukherrak Zauk) galdakoztarrek erantzun dute gure galdetegia!
☉ Galdakao
Argazkiak / Gusak da Galdakaoko jaietan talentu gehien duen kuadrilla
Talentu Txapelketa antolatzen du Zizpa Gazte Konpartsak Galdakaoko jaietan. Aurten txapeldun izan da Gusak kuadrilla magia ikuskizun batekin, bigarren Bertan Kaldo kuadrilla sailkatu da eta hirugarren Dekantzekoz. Laugarren Sukuzu izan da eta bosgarren Piperrak.