→Galdakao

Erabakitzeko eskubidearen herri-galdeketa azaroaren 5ean, Galdakaon

galdakao gure esku dago 2017 galdeketa aurkezpena

Galdakaoko Gure Esku Dago taldeak 3.323 sinadura bildu ditu erabakitzeko eskubidearen alde herri-galdeketa egin ahal izateko.

Galdakaoko Gure Esku Dago taldeak 3.323 sinadura bildu ditu erabakitzeko eskubidearen alde herri-galdeketa egin ahal izateko. Gauzak horrela, kontsulta azaroaren 5ean izango dela iragarri dute ekainaren 30ean, sinaduren jaiaren ekitaldian. Oraindik galdera zehatza zein izango den erabakitzeke dago.

KONTSULTAK ESKUALDEAN

Apirilaren 2an Arrigorriagan erabakitze eskubidearen aldeko kontsulta burutu zuten. 16 urtetik gorako 10.263 herritar zeuden deituta bozkatzera eta parte hartzea %14,54koa izan zen. Guztira, 1.492 boto eman zituzten eta honakoa emaitza: boto-emaileen %91,15ak (1.360) baiezkoaren alde egin zuen eta %5,56ak (83) kontran egin zuen. Zurizko botoak 45 izan ziren (%3,02) eta baliogabeak 4 (%0,27).

Era berean, 2014ko azaroaren 2an Arrankudiagan ere egin zuten euskal estatu subirano (independente) baten aldeko galdeketa. 815 hautesleetatik 502 herritarrek (%61,59) eman zuten botoa: 450 baiezko (%89,64), 13 ezezko (%2,58), 33 zuri (%6,57) eta 6 baliogabe (%1,19).

Argazkia: Gure Esku Dago Galdakao
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak