→Galdakao

Enplegua eta ekonomia sustatzea ahalbidetuko luke Zuhatzu berritzeko planak

galdakao zuhatzu hapo 2016 formica zaharra

Formica enpresa zegoen lurretako azpiegitura eta ekipamendu berriei buruzko proposamena aurkeztu du Udalak. Datorren osoko bilkuran eztabaidatuko dute.

Formica enpresa zegoen lurretako azpiegitura eta ekipamendu berriei buruzko proposamena aurkeztu du gaur Galdakaoko udal gobernu-taldeak. Zuhatzu auzoan kokatuta dago behin betiko onartzeko dagoen proposamena (CO-ZU-3). Hain zuzen ere, Udalbatzak datorren datorren osoko bilkuran eztabaidatuko du planteamendua.

Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa puntuala izango da Zuhatzukoa. Jarduera ekonomikoa birsailkatzea planteatzen dute, industriala izatetik komertziala izatera igaroz. Gauzak horrela, enplegua sortzea ahalbidetuko luke (Bricomart multinazionalak 110 lanpostu aurreikusi ditu).

Azpiegitura eta ekipamendu berriak

“Aldaketak inbertsio handia planteatzen du zona horretan, azpiegitura eta ekipamendu berriak jarriz”, dio Fernando Izagirre Hirigintza zinegotziak. Gauzak horrela, eraldaketa hauek izango lituzke Zuhatzu auzoko eremuak:

  • Bricomart eta beste komertzio batzuen irekiera eta horiei dagozkien aparkalekuak.
  • Bi biribilgune berri BI-3720 errepidean (Mercadillo zubitik gertu bat eta bestea Euskotren geltokiaren ondoan), zubi berria Ibaizabal ibaiaren gainean N-634 errepidera (Zuhatzutik Bengoetxe eta Urreta auzoetara joateko) eta beste biribilgune berri bat zubi berriarekin lotzekoa.
  • Ibaizabaleko ibarbidearen tratamendua.
  • Mercadilloko zubitik Zuhatzuko etxebizitzetara bidegorria eraikitzea ibaiaren paretik (frontoia eraitsiko lukete, ordenamendutik kanpo dagoelako).
  • BI-3720 errepidearen titulartasuna Bizkaiko Foru Aldunditik Galdakaoko Udalera eskualdatzea.

Herritarren partaidetza

HAPOaren aldaketa puntual hau egiteko, Galdakaoko Udaleko gobernu-taldeak zenbait bilera izan ditu Zuhatzuko auzotarrekin, baita Bengoetxe zein Urretako auzo elkarteekin ere. “Era berean, 11.500 informazio-orri banatu ditugu”, dio Ruben Seoane Partaidetza batzordeko zinegotziak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak