→Galdakao

Hauteskundeetarako laguntzaile poltsa sortuko du Galdakaoko Udalak

galdakao hauteskundeak mahaiak

18 eta 29 urte arteko ikasleei dago zuzenduta eskaintza hau. 2015eko maiatzaren 24an hautes-mahai bakoitzean ordezkari lana burutuko dute eta 140 euroko dietak jasoko dituzte. Izena emateko epea apirilaren 22tik 26ra bitartean egongo da zabalik.

Galdakaoko Udalak hauteskunde-prozesuetan laguntzaile poltsa sortuko du, ikasleei zuzenduta. Helburua da aukeratutako ikasleek toki- eta foru-hauteskunde egunean, maiatzaren 24an, hautes-mahai bakoitzean Administrazioaren ordezkari lana burutzea. Aldez aurretik prestakuntza emango zaie aukeratutako herritarrei eta Administrazioak dietak emango dizkie lan horrengatik, 140 euroren inguruan. “Galdakaoko udalak herritarrei aukera hau zabaldu nahi die, ikasleek esperientzia ordaindu honetarako aukera eduki dezaten eta bide batez, politika arrotz samar ikusten duen populazio sektore honek lehenengo eskutik hauteskunde-prozesuak ezagutzeko parada izan dezaten“, dio Ibon Uribe alkateak.

Laguntzaile poltsa honetan izena emateko ondoko oinarrizko irizpideak hartuko ditu kontuan Galdakaoko Udalak: 18-29 urte arteko ikasleak izatea; Batxilergoa edo Lehen Hezkuntzako erdi-zikloko baliokidea gutxienez izatea; Galdakaon erroldatua izatea; eta euskararen ezagutza izatea. Izena emateko epea apirilaren 22tik 26ra bitartean egongo da zabalik eta udal webgunearen bidez gauzatu ahal izango da.

30 PERTSONA PRESTAKUNTZA IKASTARORA

Izena eman duten pertsonen artean, apirilaren 27an jendaurrean zozketa egingo da 10:00etan udaletxeko areto nagusian. Guztira, 30 laguneko zerrenda zehaztuko da maiatzaren 4ko astean oinarrizko ordu biko prestakuntzara joan daitezen eta ondoren, maiatzaren 24an Administrazioaren laguntzaileak izango diren herritarrak hautatuko dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak