2015eko udaberrirako Galdakaok bolei-hondartzako kantxa izatea espero dute udal agintariek. Galdakao Bolei Taldeko kideek ez ezik, herritarrek ere erabili ahal izango dute instalazio berria.
Galdakaoko Udalak eskualdeko bolei hondartzako lehenengo instalazioa eraikiko du Elexaldeko kiroldegian. “Kantxa honetan errezagoa izango da Galdakao Bolei Taldearen bidez herri honi hainbeste arrakasta eman dion kirol espezialitatea praktikatzea, bereziki, Nerea Izagirre eta Aida Etxebarriaren eskutik etorri direnak“, diote udal ordezkariek. Izan ere, galdakoztar hauek Espainiako eta Euskadiko txapeldun izan dira euren kategorian, hurrenez hurren.
Gutxi gorabehera, 25.000 euroko inbertsioa aurreikusten dute Udaletik, eta 2015eko udaberrirako prest egotea espero dute. Instalazio hau jentearen eskura egongo da herriko kirol eskeintzaren katalogoaren barruan. Era berean, Galdakaoko Bolei Taldeko kideek bertan kirol-prestakuntza egin dezaten lagunduko dute, “orain arte, Ereaga eta beste hondartza batzuetara joan behar izan barik“.
