Guztira 5 lasterketa izango dira: Benjaminak, Kimuak, Haurrak eta Kadeteak, Kategoria paralinpikoa, eta Gazteak, Juniorrak, Seniorrak eta Beteranoak.
Galdakaoko Herri Krosaren seigarren edizioak badauka data: apirilaren 30ean, igandez, izango da proba 11:00etan Urreta kiroldegitik. Udalak eta Galdakao Atletismo Taldeak Herri Krosa benetan lasterketa herrikoia izatea nahi dute eta atleta federatuez gainera, herritarren parte hartzea handitzeko apostua egingo dute. Urtez urte ehunka partaide batzen ditu probak eta milara iristeko erronka hartuko dute.
Lasterketan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago eta apirilaren 27ra arte egongo da irekita. Interesdunek esteka honetan eman behar izango dute izena. Era berean, Esan bulegora bertaratuaz ere egin daiteke probarako inskripzioa (08:00etatik 15:00etara). Modu hauetan 5 euro ordaindu beharko dituzte partaideek. Lasterketa egunean bertan ere izena eman daiteke (09:00-10:30), 10 euroren truke.
