→Galdakao

Herritarrentzako arreta zerbitzu berria Galdakaon

galdakao esan bulegoa 2014

Bilbo kaleko Udal bulegoetan kokatuko dute ‘Esan’ arreta gunea, udaletxetik 65 metrora. Helburu nagusia da herritarren eta Udalaren arteko hartu-emanetarako puntu bakarra izatea, informazioa lortzeko, dokumentuak aurkezteko eta Udal gestioak egiteko.

Herritarrentzako arreta zerbitzu berri horretan tresna informatikoak garatuko dira, “Galdakaoko leihatila bakarra epe laburrean martxan jartzeko, Udaleko sail guztiak proiektu komun honen parte izatea ahalbidetuz. Izan ere, egitasmo transbertsala izango da eta bertan zerbitzu pertsonalizatua eskaini nahi dugu, eraginkorra, arina eta erosoa”, dio Udalak. “Bulegoan dauden langileek herritarrei arlo ezberdinetako informazioa emateko gaitasuna izango dute bai telefonoz, bai era telematikoan”. Ibon Uribe Galdakaoko alkateak aurreratu duenez, “leihatila bakarraz ari gara hizketan, baina ez bakarra izango den leihatilaz. Gerora, zerbitzu hau beste gune batzuetara ere zabalduko dugu herritarren arreta bideratzeko”. 100.000 euroko aurrekontua izango dute obrek eta fase desberdinetan eraikiko dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak