→Galdakao

Hodei Egiluz kasuari buruzko epaiketa irailaren 21ean izango da Anberesen

galdakao hodei egiluz omenaldi zibila 2016 gurasoak

2013ko urriaren 19an desagertu zen Egiluz Anberesen eta iazko otsailean hilik aurkitu zuten bertako Eskalda ibaian. Irailaren 21ean epaiketa izango da.

Hodeiren gurasoak iazko martxoan gazteari egin zioten omenaldian // Geuria

Urtebete baino gehiago da Hodei Egiluz gazte galdakoztarraren hilotza agertu zenetik. Bere desagerpenaren arrazoia oraindik ere argitzeko dagoela, irailaren 21ean -09:30ean- epaiketa izango da Anbereseko Justizia Jauregian.

2013ko urriaren 19an desagertu zen Egiluz Anberesen eta iazko otsailean hilik aurkitu zuten bertako Eskalda ibaian. 2016ko martxoan omenaldi zibila egin zioten Galdakaon.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak